presoak

Euskara

AN-k preso politikoak eta euren senideak inon ebatzi gabeko zigor batera kondenatzeko burugabekeriarekin aurrera jarraitzen du

Etxerat.- Komunikabideei emandako filtrazioaren 7 eguneko atzerapenarekin, Audientzia Nazionalak Euskal Herriko kartzeletara euren hurbilketa eskatzen duten beste hamar preso politikoren helegiteak baztertu dituela komunikatu zaie gaur beren abokatuei.

Tomas Elgorriagaren egoerari buruzko hitzaldia

Data: 
Osteguna, Uztaila 2, 2015 - 19:30
Non: 
Olagarro Elkartea - Hondarribia
Antolatzen du : 
Tomas Elgorriagaren aldeko sustengu taldea

Tomas Elgorriagaren aldeko sustengu taldeak hitzaldia antolatu du datorren uztailak 2 rako, hondarribiko Olagarro elkartean.

Hitzaldiak bi zati izango ditu:

Alde batetik, Miren Illarreta abokatuak arlo juridikoa azalduko dizkigu, momentu honetan Tomasek Alemanian dituen karguak, bere espetxe egoera eta Frantziak estraditatzeko egin dituen eskaera eta azken mugimenduak.

Tomas Elgorriagari elkartasuna adierazteko argazkia

Data: 
Ostirala, Ekaina 12, 2015 - 19:30
Non: 
San Pedro kalea

Tomas Elgorriaga preso hondarribiarraren aldeko sustengu taldeak, herritarrek Tomasi elkartasuna adierazteko asmoz antolatu duten argazki jendetsuan parte-hartzeko deialdia luzatzen du. Argazki hau, gaur ostirala, ekainak 12, euskal presoen eskubideen alde hilabeteko azken ostiralean San Pedro kalean egin ohi den elkarretaratzeren ondoren aterako da. Ondoren, argazkia Friburgoko Elkartasun taldekoei bidaliko zaio.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin