presoak

Euskara

Amnistiaren aldeko gutuna

Gutun hau sinatzen dugunok preso edota ihesean egon garen militante politikoak gara. Errepresioa pairatu genuen Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan parte hartzeagatik. Ez gara biktimak, gure herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu garen militante boluntarioak eta kontzienteak baizik. Beste milaka militanteren modura, guk ere bagenekien iraultza egiteak zekartzan arriskuak zeintzuk ziren.

Irungo preso politikoen senideak Intxaurrondon deklaratzera deitu dituzte

Urtarrilaren 12an preso politikoen abokatuen aurkako Mate operazio barruan, Guardia Zibilak preso politikoen defentsa lanetan aritzen diren hamabi abokatu eta Herrira-rekin lotu zituen beste lau pertsona atxilotu zituzten. Operazio berean, Irungo preso politikoen senideak ere Intxaurrondon deklaratzera deitu dituzte lekuko gisa.

PRESOEN SENIDE ETA LAGUNAK BISITETARA ERAMATEKO GIDARIAK BEHAR DIRA IRUNEN

fotoPRESOEN SENIDE ETA LAGUNAK BISITETARA ERAMATEKO GIDARIAK BEHAR DIRA IRUNEN

Sakabanaketaren ondorioz euskal presoen senide eta lagunak astebururo ehundaka kilometro egitera behartuak izaten dira beraien senide eta lagunak bisitatu ahal izateko. Baina askok ez dute baliabiderik (garraio edo aukerarik) bidaiak suposatzen duenari aurre egiteko.

Larunbatero preso eta iheslarien etxeratzea aldarrikatuz


larunbatetako kontzentraEuskal preso eta iheslarien senideek ez dute atsedenik hartzen beraien senide eta lagunak etxeratzeko aldarrikapenean. Larunbatero, eguerdiko 12'30-12'45 bitartean dispertsioaren aurka kontzentrazioa burutzen dute Irunen, Ama Xantalengo zubiaren gainean, azokara doazen hiritarren aurrean.

Orriak

RSS - presoak-rako harpidetza egin