Tailerak

Euskara

KAZETARIENTZAKO TAILERRA Betti Gottiren eskutik

logoBetti Gotti Euskara Kultur Elkarteak ekimen berri bat bultzatu nahi du udazken honetan: kazetarientzako euskaraz hobeto idazteko tailerra.

Helburua sinplea da: kazetariei tailer bat eskaintzea, euskara hobeto idazteko eta ohiko akatsak ez egiteko. Urrian hasi eta abendura arte egingo genuke Juan Garzia Garmendiarekin, Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordeko kidea.

Ezagutu LINUX! Informatika ikastaroa Anakako auzo elkartean

Data: 
Larunbata, Ekaina 21, 2014 - 09:00 -tik Igandea, Ekaina 22, 2014 - 12:55 -ra
Non: 
Anaka-Puiana-ko Auzo Elkartea (Munnogaina, 46 – Irun)
Antolatzen du : 
Anaka-Puiana-ko Auzo Elkartea

logoEzagutu LINUX! (Microsoft Windows-en alternatiba on bat)

DESKRIBAPENA:

Ikastaro honetan GNU/Linux sistema eragileak ezagutuko ditugu eta horietako bat (Linux Mint 13 – Mate) ordenagailu batean instalatu, konfiguratu eta erabili egingo dugu.

Partaideetako 4k (aurretik izena emanda) aukera izango dute, bere ordenagailua ekarri eta bertako argibideak jarraituz, sistema hau instalatzeko.

TAILERRA: Gerturatu margolaritzara

Data: 
Astelehena, Apirila 14, 2014 - 17:00 -tik Asteartea, Apirila 15, 2014 - 16:55 -ra
Non: 
San Miguel Adinekoentzako Gizarte Zentroa. Javier Esteban Indart, 5 Irun
Antolatzen du : 
San Miguel Adinekoentzako Gizarte Zentroa.

TAILERRA: Gerturatu margolaritzara. Santiago Jorgeren eskutik. SARRERA DOHAINIK NAHI DUEN heldu  ORORENTZAT 

“Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra izango da Lakaxitan

Data: 
Osteguna, Martxoa 27, 2014 - 19:30
Non: 
Lakaxitan
Antolatzen du : 
Irungo Bilgune Feminista eta Lakaxita

cartel

Martxoak 27, osteguna, Say Lindell-ek (aktibista soziala, psikologoa eta “La Ruptura sentimental, del amor al duelo” liburuaren egilea) “Maitasun erromantikoa vs maitasun librea” tailerra gidatuko du Lakaxitan.

Humanitatearen historian zehar pertsonen arteko afektua kezka iraunkorra izan da. Mugimendu sozialetan elkar erlazionatzeko moduei buruzko interesa ez da beti nabarmena izan. Tailerrean kolektiboki galdera batzuk erantzuten saiatuko gara: erlazio guztiek jarraibide amankomunak dituzte? Ze erlazio mota existitzen dira? Nondik dator maitasun erromantikoaren ideia? Gure helburu nagusia gai interesgarri honen inguruan jakinmina pizten jarraitzea izango da.

Aholkularitza juridikoa atzerritartasunaren gaian

Data: 
Asteazkena, Urtarrila 29, 2014 - 12:00 -tik Osteguna, Urtarrila 30, 2014 - 13:55 -ra
Non: 
El Espazio. Anaka Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Bidasoa Bizirik

Tailer honetan egoera administratiboa erregularizatzeko lotuta dauden gai guztiak ezagutuko dituzu (lan egiteko baimenak, familia batzeak eta abar).

“Gai” orokor batzuei buruzko informazioa emango da, baita tramiteak egiteko bitartekoei buruzkoa ere.

Irakaslea: Adiskidetuak 

DOAKO TAILERRAK! TOKI MUGATUA AURRETIKO HITZORDURIK GABEKO AHOLKULARITZA!

Izena eman jardueretan hauetan: www.elespazio.com, edo elespazio@bidasoa-activa.com

Edo telefonoz: 943-633160

Orriak

RSS - Tailerak-rako harpidetza egin