TAS

Gaztelera

Eraso berria

cartel

Txingudi Anti Sexistatik, Irunen gertatutako erasoa gaitzesten dugu gure indar guztiekin. Berriro ere indarkeri sexista gure kaleetan barna azaltzen da. Ez lukete berri hauek izan behar jendartea sumintzen dituztenak soilik. Indarkeri sexista desagertarazteko borroka etengabekoa izan beharko luke; emakume zein gizon eskubide eta aukera berdinak duten jendartea eratzeko bidean. Eta beldurrik gabe. Martxoak 8aren atarian gaudela, inoiz baino ozenago entzun beharko litzateke feministon ahotsa.

Gure gorputza, gure territorioa, gure erabakia

fotoTAS (TXINGUDI ANTI-SEXISTA).-  Apaizek, epaileek, jakintsuen biltzarrek, jaungoikoek, legeek, medikuek, ohiturek, estatuek, e.a. egunero zanpatzen digute emakumeoi gure gorputza eta bizitzaren gain erabakitzeko dugun eskubidea, izan beharko genukeen aukera eta borrokatzen dugun nahia, alegia. Gure gorputzak, hauskor, erabilgarri, objektu pasibo gisa hartzen dituzte botere gune politiko, ideologiko zein ekonomikoek. Eta horretarako, estatuek, kapitalismoak, patriarkatuak bitarteko anitz darabilte herrialde anitzetan emakumeon gorputzaren kontrolaren bitartez interes ideologiko (kontserbadoreak: “gure baloreen aurka doa abortua”), ekonomikoak (ezin ditugu doako abortuak onartu) eta ideologikoak erdiesteko. Gure territorioan, gorputzean, aske sentitu ez gaitezen irudikatzen gaituzte…

Manifestazio zaratatsua #25N-agatiko datorren astelehen honetan

foto

Azaroaren 25a berriro heltzear da, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako eguna, eta tamalez, berriz ere, salaketa eguna izan behar du. TAS osatzen dugun eragileok berriz ere batu eta egun honetan salaketa kolektiboa egin nahi dugu.

Indarkeria matxista, sexista, emakumeonganakoa... milaka izen ditugu egoera berdinaz hitz egiteko. Baina honek badu bere eragina, izenen dantzan galdu egiten gara, eta indarkeriaren beraren izaera eta sakontasunaz ahaztu egiten gara. Indarkeriak baditu milaka aurpegi, latzenez hitz egiten ibili gara egun hauetan. Zenbat erahildako, zenbat salaketa... jipoiez eta mehatxuez hitz egin dugu. Eta bai, bada errealitate bat, errealitate oso gogor bat. Eta honetaz hitz egin behar dugu, salatu behar dugu eta kalera atera behar dugu, orain arte egiten ibili garen moduan.

Atzoko kontzentrazioko TAS-eko komunikatua

foto

Txingudi Antisexista.- Tamalez gaurkoan ere hemen elkarikusi behar dugu. Gainera gertu eta bereziki mingarria suertzatzen zaigun kasu batekin. Lehenik eta behin, eraso-erasoak pairatu dituen familiari gure elkartasuna helarazi nahi diogu. Elkartasuna irauli eta horrelako kasuak berriz ez gertatzeko neurriak hartu behar direla esan nahi dugu. 

Eraso sexista Irunen

Data: 
Osteguna, Iraila 5, 2013 - 19:30
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
TAS (Txingudi Antisexista)

cartel

Beste behin ere, eraso sexista baten berri izan dugu, gure herrian oraingo honetan.

Txingudi Anti Sexistaren izenean herritarra deitu nahi ditugu horrelako erasoen aurrean ahotsa altxatu dezaten eta horretarako kontzentrazioa deitzen dugu bihar, irailak 5, ostegunarekin, 19.30tan Zabaltza plazan.

 

Orriak

RSS - TAS-rako harpidetza egin