Txanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena

Euskara

Txanpi Irungo euskal preso politikoa ostiralean espainiar estatutik frantziako estatura kanporatua izango da

Jean Pierre Harokarene-ri “Txanpi” bere kartzela zigor osoa bete eta gero Hego Euskal Herrian -Irunen- bizitzea debekatuko diote, espainiar nazionalitateko agiriak eskuratu bitartean, gutxienez.

Jakin denez, ostiralean Soriako kartzelatik atera bezain pronto espainiar poliziak Txanpi Biriatuko mugaraino eramango du frantses poliziaren esku uzteko.

Emilio eta Txanpi Aske!

argazkia15 egun eskas dira Jean Pierre Harokarene “Txanpi” eta Emilio Castillo berriz kartzelaratuak izango zirela jakin genuela.

Urtarrilaren 18an, beraien hainbat lagun eta ezagun elkartuta, “Emilio eta Txanpi aske! Herri Ekimena” sortu genuen egoera hau gizarteratu eta salatzeko.

12 egun hauetan, bi lagun hauen egoeraz, Hondarribia eta Irungo herritarrak informatzeaz gain  hauen babesa lortzeko atxikimendu bilketa bat burutu dugu testu baten inguruan.

Txanpi eta Emilio aske! Manifestazioa, Urtarrilak 30, larunbata

Data: 
Larunbata, Urtarrila 30, 2016 - 20:00
Non: 
Irungo San Juan Plazatik
Antolatzen du : 
Txanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena

imagenTxanpi eta Emilio Aske! Irun eta Hondarribiako Herri Ekimena- Arrazoi politikoak direla medio otsailaren hasieran bi irundar gartzeleratuak izango dira. Txanpi Harokarene eta Emilio Castillo (egun Hondarribiako bizilaguna) 2006an atxilotuak eta gartzeleratuak izan ziren Faisan auziaren arira eta ia 10 urte beranduago Espainiako Auzitegi Gorenak falta zaien zigorra gartzelan betetzeko agindua eman du: 13 hilabete Txanpik eta 11 Emiliok.