Astelehenean, urria 14ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria
- Gehiago irakurriAstelehenean, urria 14ak 12:00etan, pentsio duinak eskatzeko kontzentrazio berria -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 624 irakurketak
- Castellano
Txingudi Pentsiodunen Mugimendutik jakinarazi nahi dugu dagoeneko bete dela autobus bat (Irun-Hondariibia) hilaren 16an Madrilera joateko. Orain bigarrena betetzen saiatuko gara; hori dela eta izena emateko epea luzatuko dugu urriaren 7ra arte (astelehena).
Interesdunok, dei ezazue telefono hauetara: Irun: 659047459 Hondarribia: 667757942
Datorren irailak 30, astelehena, pentsionisten bilkura egingo da San Juan Plazan, eguerdiko 12tan, ohitura den bezala.
Munduko nagusien eguneko bezpera denez, komunikatu berezi bat irakurriko da eta ingurutik manifestapena burutuko da.
Urriak 16an Madrilen, Diputatuen kongreso aurrean, burutuko den manifestazio erraldoira, autobusez joan nahi duena, izen emateko azken eguna izango da.
Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak antolatutako hilabete honetako manifestazioa San Juan plazatik atera zen eta INSSko bulegoetara joan zen, Juncal kalean. Bertan, Magdalena Valerio andrea, Enplegu eta Gizarte Segurantza ministroa, gutun bat eman zioten, Pedro Sanchezi, jarduneko presidenteari, helarazteko.
Txingudiko Pentsionisten Mugimendua.- Egungo egoeran blokeo politikoa kontuan izanik, eta gure oinarrizko eskaerak bere gain hartuko dituen gobernua osatzen ez denez, eta, horrek pentsionistentzat berekin dakartzan ondorio kaltegarriak direla eta, horien guztien aurrean zera adierazi behar dugu.
Irun-Hondarribiako Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak dei egiten dizue irailaren 16an, astelehena, izango den manifestazio batera. San Juan Plazatik abituko gara, eta Junkal kalean dauden Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko (GSIN) bulegoetara joango gara.