Xake

Euskara

Xakeko partida azkarreko lehenengo txapelketa: "Emakumezko Donostia Hiria"

Data: 
Larunbata, Azaroa 7, 2015 - 16:00 -tik Igandea, Azaroa 8, 2015 - 15:55 -ra
Non: 
Donostiako Emakumeen Etxean, Okendo Kalean. 9, Donostia

fotoJokuaren sistema: Liga (guztiok besteen aurka)
Erritmoa: jokalari bakoitzak 10 minutu edukiko ditu. Edozei emakumeri irekita, edozein adinekoa, federatua nahiz federatu gabe. (ELOrako ez du balio)
Ize emateko: doakoa. Osteguna gauean arte.
Izena emateko eta informazioa jasotzeko: 688 61 40 40 16:30etatik 21:00etara.
Saria: Lehenagoarentzako xakeko liburu bat.

Toki Alai hirugarrenak Euskadi taldetako infantil xake txapelketan

Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Larunbat goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean.

Ander Tafall Infantiletan eta Ivan Iturralde Alebinetan dira Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapeldunak. Patxi Moreno Azpitxapeldun Infantiletan

Atzo, apirilaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Andoni Segovia lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan.

Francisco Javier Torres Gipuzkoako hirugarrena Donostiako xake txapelketan

Larunbatean amaitu zen Donostia Hiria Nazioarteko Xake Txapelketaren 38 edizioa. 170 xake jokalarik zortzi egunetan lehian aritu eta gero, bederatzi txanden ondoren, 7, 5 punturekin Bader Al Hajiri Maixu hautagai Kuwaitiarrak txapela lortu du. Podiumean Esloveniako  GM Marko Tratar eta GM Renier Vézquez Espainiarrak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte, biak 7a puntu lortu eta gero.

2015eko Ligaren bigarren jardunaldia: sentzazio onak

fotoHondarribia-Marlaxka Xake Elkartea.- Igandean 2015eko Gipuzkoako ligaren bigarren jardunaldia jokatu zen eta arestian esan bezala, gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Bost taldeetako bik etxean jokatu zuten eta hiru kanpoan. Orotara gure ordezkariek hiru garaipen eta bi porrot lortu zituzten eta egindako lana ikusita, aurtengo denboraldian lan txukuna egin daitekeela dirudi.

Orriak

RSS - Xake-rako harpidetza egin