Ekitaldia txalaparta doinuekin hasi da. Ondoren, elkarteko kideek komunikatu bat irakurri dute eta, horren ostean, Irungo alkate Cristina Labordak hitz egin du.
Ohorezko aurreskuaren ondoren, Jose Monjek bandera igo du "Eusko Gudari", "Himno de Riego" eta "Internacional" abestiekin.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna betebehar "moral eta politikoa" dela gogoratu du alarde parekidearen batzordeak.
Parean Elkarteak eta Kera Elkarteak antolatuta, Emakumeok Zast! ekimenaren barruan, kirolera gerturatzeko eta elkar ezagutzeko konfidantza espazioa, hilabete honetan atletismora hurbilduko dira. Apirilaren 19an izango da, goizeko 10etatik eguerdira bitartean, Plaiaundiko estadioan, Bidasoa Atletiko taldearekin.