Portada

Bandera errepublikarra balkoian jartzea eskatu dute, II. Errepublikaren 93. urteurrena dela eta

Data: 
Igandea, Apirila 14, 2024 - 12:30
Non: 
Almudena Grandes plaza, Irun
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Cartel 14 abril 2024

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak bandera errepublikarra balkoian zintzilikatzeko eskatu du. Apirilaren 14an 12:30etan II. Errepublikaren 93. urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu dute.

Atletismoa hilabete honetan Emakumeok Zast!

Data: 
Ostirala, Apirila 19, 2024 - 10:00 -tik 12:00 -ra
Non: 
Plaiaundiko estadioa
Antolatzen du : 
Parean Elkartea eta Kera Elkartea

Emakumeok Zast Atletismoa

Parean Elkarteak eta Kera Elkarteak antolatuta, Emakumeok Zast! ekimenaren barruan, kirolera gerturatzeko eta elkar ezagutzeko konfidantza espazioa, hilabete honetan atletismora hurbilduko dira. Apirilaren 19an izango da, goizeko 10etatik eguerdira bitartean, Plaiaundiko estadioan, Bidasoa Atletiko taldearekin.

Mitin faxista, arrazista eta xenofobo baten aurreko erantzun antifaxista

Pancarta antifascista

Joan den igandean Irungo hotel batean bildu ziren faxistak arrazistak eta xenofoboak, mitin-bazkari bat egiteko. Sareantifaxistaren X kontutik ateratako argazkian ikus daitekeen bezala, erantzun antifaxista izan zen, ongi etorriak ez zirela argi utziz. Gogoratu alderdi ultraeskuindar, arrazista eta xenofoboak salaketa judiziala jarri diela Korrikari eta IHSri Korrika Santigo Zubitik igarotzean pertsona migratzaileak igarotzeagatik.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin