Portada

Irungo gazte zukgua

argazkia Antxetamedia.info.- Herriz herri abiatu dugun gazte prozesua da Zukgua. Prozesu honen bitartez gazte antolakunde bat sortu asmo dugu, independentziaren aldeko eta ikuspegi ezkertiarreko gaztez osatuko dena.Jatorria, udan zehar aurrera eramandako hausnarketa eta harreman dinamikan dago. Herriz herri gazteok antolatzeko dugun beharraz hausnartu eta ideia hau partekatzen igarotako hilabeteen ostean aterako ondorioa da.

Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza

Data: 
Osteguna, Abendua 20, 2012 - 19:30 -tik Ostirala, Abendua 21, 2012 - 20:55 -ra

kartela

Non: Lakaxita Gaztetxea. Anaka kalea, 20

Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatutako Krisi aurrean alternatibak - elikadura burujabetza zikloaren barruan, ostegunean, abenduak 20, Irungo Lakaxitan Gorka Meren etnobotanikoak emango duen "Baserriko bizitza" hitzaldiaz informatzeko idazten dizuegu. Ondoren, eztabaida egongo da Bare Alaia eta Aldatsa baratz kooperatibetako hainbat kideren eskutik.

Informazio gehiago: Hondarribiko Gazte Asanbladaren Bloga

Gabonetan, krediturik ez!!

Kartela

STOP Dehaucios. Azkenengo urteotan ikusi dugun bezala entitate finantzarioak etengabe aberastu egin dira higiezinen burbuila, etxebizitzen gainbalio eta espekulazioari esker.

Orain gu guztiok, eredu ekonomiko honen ondorioak pairatzen ari gara: milaka familiak, mailegua ordaintzeko ahalmena galdu dutenez beraien etxebizitzetatik kaleratuak diren bitartean, entitate finantzarioek ezbehar honi etekina ateratzen jarraitu nahi dute.

Herritarrok, banketxeen jarrera hau onartzen duen legearen aldaketa eskatzen dugu, gure aldarrikapena kalean ozen entzuten delarik. 700.000 lagun baino gehiago agertu dira, beraien sinadurek horrela adierazten baitute, HEL (Herri Ekimen Legegilea)-ren alde, legearen benetako aldaketa bat eskatuz.

Irungo herri bilgunearen agerraldia bizi osorako espetxe zigorra salatzeko

Agerraldian irakurritako testua:

Egun on, guztioi

Dakizuenez, badira hilabete batzuk ziklo politiko berri bat hasi dela Euskal Herrian, bakera gerturatzea helburu duena.

Gatazkan inplikatutako alde batek modu aldebakarrekoan hasiko bide honetan, jadanik urte baino gehiagoko ibilbidean, traba eta iraganeko jarrerekin egiten dugu topo.

JUANJO ETXABEGUREN-en pintura erakusketa Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Abendua 13, 2012 - 19:00 -tik Asteartea, Urtarrila 1, 2013 - 20:55 -ra

Juanjo EtxebegurenJuanjo Etxabeguren Bergara

Irun, 1961. Pintore autodidakta, haurtzaroan eta gazte urteetan Gaspar Montes Iturrioz eta Carlos Arrecubieta pintoreekin eginiko ikasketetatik abiatu dena. Ilusio eta samurtasun kromatikoa, bizitzako eskolan bere burua egin duen pintore honen erretratu eta paisaietan

Informazio gehiago euskonews.com -en

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin