Portada

M8 Asanblada Feministak astearteko manifestazioarekin bat egiteko deia egin du

afitxa m8 2022

Bagera, nous sommes.- «M8 Asanblada Feminista Bidasoak» (non "aBgera, nous sommes" parte den) Biriatu eta Urruñako herrikoetxeen sustenguarekin antolatutako manifestazioa 17:30etan abiatuko da Pausu plazatik Hendaia zeharkatzen Santiago zubiraino.

Osasun-baldintzek ahalbidetzen badute, aurten Alarde Publikoa egongo da

imagen

Alarde Publikoaren Batzarrak otsailean egindako bilera batean iragarri zuen 2022ko Alardea antolatzeko asmoa, baldin eta COVID delakoaren baldintzek horretarako aukera ematen badute. Aldi berean, Maite Vergara Iraeta Alardearen Jeneral gisa berretsi du, 2019an funtzio hori bete zuena.

Abotsanitzek urtetan esandakoa berretsi du Lehiaren Agintaritzak

irudiak

Abotsanitz.- Lehiaren Euskal Agintaritzak Hondarribiko Udalaren kontratazio txikiak aztertuz eginiko txostenak berretsi egin du 2018tik Abotsanitz esaten ari dena: udal gobernuak Legea urratu duela. Txostenak dio, batetik, Udalak muntaketa zerbitzuetarako kontratu txikien erabilera irregularra egin izan duela.

Irun Ukraniaren alde

Data: 
Larunbata, Martxoa 5, 2022 - 18:30
Non: 
Irungo PALMERA MONTERO GUNEko 5. aretoa

imagen

90eko hamarkadan Irunen Ukrainako haurrak hartu zituzten hainbat familiak, bertan bizitzen ari diren egoera dela eta, Ukrainako herritik gertu dauden beste familia eta kolektibo batzuk biltzeko bilera bat deitu zuten martxoaren 5ean, 18: 30ean, Irungo PALMERA MONTERO GUNEko 5. aretoan (Leandro Agirretxe kalea, 1).

Bidasoko Itaiak mobilizazioa antolatu du datorren astearterako

Data: 
Asteartea, Martxoa 8, 2022 - 18:00
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Bidasoko Itaia

bidasoako Itaia mobilizazioa M8 2022

Bidasoko Itaiak mobilizazioa antolatu du martxoaren 8rako, datorren astearterako. Hitzordua 18:00tan izango da, Irungo San Juan Plazan. Hala, mobilizazioan parte hartzera deitu dute Itaiako kideek, Emakume langileok askatzeko sozialismoa eraiki lelopean.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin