Portada

Almudena Grandesen memoria gure hirian ohoratzeko mozioa

imagen

Joan den hilabetean Almudena Grandesen memoria ohoratzeko mozio bat proposatu zitzaion Udalari. Hainbat arrazoirengatik, ezin izan zen urtarrileko osoko bilkuran sartu, baina bai datorren ostiralean, otsailaren 25ean, hileko osoko bilkuran eztabaidatuko dena. Denbora honetan, hiriko beste elkarte feminista batzuek bat egin dute ekimenarekin.

Bidasoa Osasun Plataformak joan den larunbateko manifestazioan erakutsitako babesa eskertu eta errespetua eskatu du

manifestación Osasun Bidasoa 20-02-22

Osasun Bidasoa Plataforma.- Osasun Bidasoa plataformatik eskerrak eman nahi dizkiegu joan den larunbaterako Irunen deitutako manifestazioan parte hartu zuten milaka lagunei, eta zorionak eman nahi dizkiegu herritarrei ere, gai honetan parte harizeagatik.

Lore eskaintza herrikoia Kandido Sasetaren heriotzaren 85. urteurrena oroitarazteko

imagen

Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan.- Heldu den asteazkenean 85 urte beteko dira Kandido Sasetaren heriotzaz. Euzko Gudarosteko Lagun Gudalburua oroitarazteko intentzioz, lore eskaintza herrikoia burutuko du Kepa Ordoki — Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, otsailak 26an, Hondarribiko hilerrian.

Abotsanitzek bi mozio aurkeztuko ditu osteguneko udal batzarrean

Abotsanitz Udal Taldea

Abotsanitz.- Abotsanitz Udal Taldeak bi mozio erregistratu ditu otsailaren 24 ostegunean 18:00etatik aurrera egingo den osoko bilkuran eztabaidatzeko. Batek, bigarren eskualdaketako etxebizitza publikoak eskuratzeko oinarrietan aldaketak egitea proposatzen du. Besteak, Hondarribiko Udalaren lanpostu zerrendan udal basozain bat gehitzea proposatzen du, baita kontratatzeko prozedura abiatzea ere.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin