Portada

Kontzentrazioak SOS Kirofanoak Irunen, bihar eta larunbatean, otsailaren 5ean, Hondarribian

Data: 
Larunbata, Otsaila 5, 2022 - 12:00
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalean
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma

sos kirofanoak konzentra Hondarribia

Osasun Bidasoa Plataformak aste honetarako deitu dituen elkarretaratzeetara joateko deia giten die herritarrei, otsailaren 2an, asteazkena, 18: 00etan Irungo San Juan plazan, eta otsailaren 5ean, larunbata, 12: 00etan Hondarribiko San Pedro kalean.

Eskualdeko Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzeko proiektuari uko egiteko mobilizazioek aurrera jarraitzen dute. Kontzentrazioa datorren otsailaren 2an

Data: 
Asteazkena, Otsaila 2, 2022 - 18:00
Non: 
San Juan Plaza
Antolatzen du : 
Osasun Bidasoa Plataforma

concentra hospital 28-01-22

Ostiralero bezala, 14: 00etan, aipatu Ospitaleko ate nagusian, Bidasoa Ospitaleko osasun-langileak bildu dira, eskualdeko Ospitaleko kirurgia-blokea berritzeko proiektuaren aurka.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lan erreforma arbuiatu eta gehiengo sindikalaren manifestazioetan parte hartzeko deia egin du

imagen

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- EHPMKk hilean 1200€-ko LGSa aldarrikatzen du, eta 2010eko eta 2012ko LANERREFORMAK indargabetzea; izan ere, horren arabera, Espainiako Estatua da prekarietate handiena duena, behin-behinekotasun handiena duena eta gazteen langabezia-tasa handiena duena. Eta parterik txarrena eramaten dutenak emakumeak dira, bertakoak edo emigranteak, gizonek baino langabezia-tasa handiagoa dutenak, % 30 gutxiago kobratzen dute batez beste, eta haien pentsioak % 37 baxuagoak dira.

Lakaxita gaztetxeko lapurreta komunikatua

ireudia

Lakaxita Gaztetxea.- Larunbat, igande eta astelehen gauean (hilak 22, 23 eta 24) sufritutako lapurretak direla eta, herritarrei zuzentzeko beharra ikusi dugu Lakaxita gaztetxetik. Izan ere, azken hiru lapurreta hauetaz gain beste 3 lapurreta sufritu ditugu azken urte honetan, guztira 6 izanik. Nahiz eta espazioa eta estruktura indartzeko neurri desberdinak hartu diren sufritutako lapurreten aurrean, lapurrak Lakaxitara sartzeko bidea topatu dute, material, gailu eta diru kopuru desberdinak haiekin eramanez eta estrukturetan kalteak sortuz.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin