EH BILDU-ren oharra homofobiaren aurkako egunaren arira udalak plazaratutako adierazpenaren aurrean

banderaIrungo udalak plazaratzen duen adierazpen instituzional batekin EH Bilduk bat egiten ez duen lehen aldia.

Honetan, besteetan bezala ez da helburuarekin bat ez gatozela, ezta testuaren gehiengoarekin bat egiten ez dugula ere.

Horrelako adierazpenak egiteak ez du esan nahi bertan adierazitakoa betetzen denik eta hori bada bat ez egiteko arrazoia nahikoa.

Homofobiaren aurkako egunari dagokionez EH Bildun sexu aniztasuna eskubide bat dela  argi daukagu, eta eskubide hau bermatu behar dela ere argi izateaz gain horrela izatea bultzatu behar dela.

Bide honetan Irungo Udal Gobernuak ez du neurririk eskaintzen , eta emakumeen eskubideak bermatzeko bidean egiten ez den lanari so egitera gonbidatzen dugu jendartea adierazpenak irakurtzerakoan.

Udaletxea eskubideak bermatzearen zaindari eta bultzatzailea izan behar du helburua lortzeko politikak martxan jartzen.

Eskubideak bermatzeko tresna ezberdinak ditu udalak, III berdintasun plana kasu, bere nondik norakoak ezagutzen ez ditugunean, argitasun falta eta ezkutuan mantendu dutena. Honelako jarrerak plana bera hutsik uzten duelarik

Horregatik, adierazpen politika hutsa egiteari uztea exijitzen diogu Irungo udal gobernuari, berdintasun eta diskriminazio ezaren bidean eskura dauden markoak modu egokian erabil ditzan.

Amaitzeko lerro hauek probestu nahi ditugu, berriz ere udal gobernuak gurea den hizkuntzan lan egitea ukatu egin baitigu, adierazpena gaztelera hutsean bidaliz. Gure hizkuntzan lan egiteko dugun eskubidea zapalduz.

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.