Partaidetzako Aurrekontuak Hondarribian

Inprimatzeko egokitutako bertsioaEnviar por correo

Joxan Garaialde.- Joan den astelehenean, Ekainak 15, Hondarribian, Gipuzkoako Aldundiak sustatutako Partaidetzako Aurrekontu ekimenaren tailerra egin zen.

Ekimen honek, aurtengo, 500.000,- euroko partida (lau urteetan 2.000.000,-) jartzen du eskualdeko herritarren esku. Herritarrak gara diru hori zein proiektutan gastatuko den erabakiko dugunak.

Hamasei laguneko taldea elkartu zen ─Aldunditik eta Enea dinamizatzaile enpresatik etorritako teknikariez gain─, eta zenbait ideia mahaigaineratu ziren: euskararen erabilera bultzatzeko ekimenak antolatzeko, berdintasunaren aldeko kanpainak sustatzeko, eskualdeko emakumeen etxearen egitasmoarekin jarraitzeko, gazteekin lan egiteko ekimenak martxan jartzeko, eskualdean bide-gorriak egiteko, eta abar.

Egindako tailer hau, ekimenaren lehen fasean sartzen da. Hurrengo fasea, eskualde mailan egingo da Irungoekin batera; horretarako, Hondarribiko tailerretik, hiru lagun izena eman zuten etorriko diren fase horietan jarraitzeko, eta  lehen fasean ateratako ideiak bultzatzeko.

Interesgarria izan zen jakitea,  ekimenean laguntzaile izateko, Hondarribiko Udalak Aldundiak egindako gonbidapenari baiezkoa eman ziola,  ez, ordea, Bidasoa Bizirikek, eta hau larria da. Enpresa publiko honek eskualdean tokiko ekonomia sustatzea eta enplegua sortzea du xede, eta honelako egitasmoetan parte ez hartzea ez dator bat xede horiekin.

Azkenik, Bidasoaldeko herritarrek, aukera izango dugu, hil honen 21a arte, gure proposamenak aurkezteko Hondarribiko zenbait tokitan jarritako postontzietan (Udaletxea, Kiroldegia, Arraun Elkartea, Anbulategia eta Turismo bulegoa), edota http://www.aurrekontuahobetzen.eus  web orrian.

 

Angulaberria.info no se hace responsable de las opiniones que no estén firmadas por el colectivo editorial de la propia angulaberria. Nuestro deseo es fomentar todo tipo de debate enriquecedor.