Aurrekontuzko kitapena 2015

cartelDavid Soto, Sí se Puede Irun taldeko bozeramailea. 2015eko aurrekontuaren likidaziotik eratorritako kredituaren soberakinaren berri izan genuenean sekulako ustekabea hartu genuen irakurri genituen zifrekin.

17 bat milioi soberakin, diru-sarrera handiagotzeagatik eta “aurrezkia” izan delako gastuen atalean. Diru-kopuru hori 9 miliotan geratzen da egindako kreditu sarreren edo aldaketen ondoren. Hala ere, zifra hori egonkortutako aurrekontuaren %10 da: sekulako astakeria.

Kontua hartu behar da erremanente edo soberakin hau ez da diru-sarrerei gastuak kentzearen eragiketaren emaitza, hau da, ez da “superabit” delako bat. Ez. Emaitza, nagusiki, arloen aldetik egin ez den gastu baten emaitza da.

Eta hemen sartzen dira duela 4 aste Alkatetzara lekualdatu genituen eta udalbatzara berriro lekualdatu genituen inkognitak, eta oraindik ere ez dugu inolako erantzunik jaso. Ez dugu ulertzen pertsonalari buruzko 1. KAPITULUKO behin betiko aurrekontua 23.172.698 eurokoa bazen, nola bihurtu zen 21.955.432 eurokoa likidazioa egin ondoren, hau da, aurrekontuan sartutakoaren eta azkenean gastatutakoaren kopuruan nola egon daitekeen milioi bat euroko aldea. Diru-kopuru horretatik aparteko ordainsaria alde batera utzita, milioi erdi euro geratzen dira, eta ez dakigu zertan ez den gastatu diru-kopuru hori. Udaleko langileei gustatuko zaie horren berri edukitzea, kalterik handiena jasan dutenak beraiek direla kontuan hartzen bada.

Baina gehiago ere dago oraindik, eta, gure iritziz, badira desbideratze handiagoak: 2. KAPITULUARI dagozkionak (gizarte ongizate, kultura eta beste arlo batzuei ere dagozkienak)

Kasu honetan, desbideratzea 3 milioikoa da, hau da, 3 milioi euro ez dira gastatu. Horietatik, gizarte ongizateari dagokion kopurutik milioi euro bat ez da erabili urtean zehar. Dagoen gizarte-larrialdi egoeran logikoa al da milioi bat euro ez erabiltzea gizarte ongizate arloan?

Oposizioko beste talde batzuek egin duten bezala, udaleko kontularitzarako zuzeneko sarrera edukitzeko eskatzen dugu, horiek bezalako kasuetan geuk begiratu ahal izateko zein aurrekontu-desbideratze egin diren, erantzunaren zain egon beharriz ez izateko (4 aste dagoeneko).

Desbideratze horiek argitzeko eskatzen dugu, gobernu taldeari gestioaren eraginkortasun eza leporatu ahal zaion jakin ahal izateko.

Egin den bezalako diskurtso triunfalistarik ez egiteko eskatzen dugu, oso garbi ez dauden datuak erabiliz.

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.