Ongizateari garrantzi zero udal gobernuan

ssocialesIrun.jpgIrungo EH Bilduko Gizarte Politikatik hilabete honetan, Urtarrilean, Ongizate batzorderik ez egon izana salatu nahi dugu, arloko arduradunaren esanetan, gairik ez dagoelako mahai gainean azaltzeko. Telefono dei baten bitartez, arloko arduradunak, Sergio Corchonek, batzordea egiteko beharrik ez dagoela jakin arazi zien beste udal taldeko kideei, hauen harridura eraginez.

Gizarteak pairatzen duen egoera larriaren aurrean, langabezia datu berriak ezagutu direnean, emergentziazko laguntzak eta bestelako eskaerak areagotzen ari diren unean, gizarte zerbitzuen gabeziak azalarazten ari diren momentuan eta kaleratuak izango diren pertsonen egoerak okerrera doazen egunetan, Ongizate Batzordeko arduradunak, eztabaidagairik ez izateak bi zalantza sortarazten dizkigu. Alde batetik, eta larria irudituko zitzaiguna, Gizarte Zerbitzu eta Ongizate arloa ez dagoela ezertan lanean, edo gutxienez ez dutela inolako politikarik planteatzen irundarren ongizatea bermatzeko eta gehien sufritzen duten pertsonen egoera hobetzeko; eta bestetik, ez dutela irungo errealitatea inondik inora ezagutzen, eta beraien politikak itxurakeria hutsa direla, sinestezina baita Ongizate gabeziei aurre egiteko neurririk ez hartu behar izatea.

Baina, Ongizate Batzorderik ez egoteak beste ondorio bat dakar: Urtarrileko Osoko Bilkuran ez dela Ongizatearen inguruko gairik azalduko edo eztabaidatuko. Osoko Bilkura honetan udal aurrekontuen eztabaida emango da, eta honek argi uzten du zein garrantzi ematen dion PSOE-PNV udal gobernu honek ongizateari. Zero borobila!! Eragile anitzek salatu duten bezala, udal gobernuak aurkeztutako aurrekontuak ez dira pertsonentzat pentsatutako aurrekontuak. Obra, zementu eta enpresa pribatu handien onuran egindako aurrekontuak baizik. Beraz, EH Bilduko Gizarte Politikatik udal gobernu honen, eta bereziki Ongizate arloaren sentsibilitate gabezia salatu nahi dugu.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.