Europar Batasuna: ez zaitugu nahi, ez zaitugu behar (PDF)

Dokumentu honek Europa eta Europar Batasuneko egungo egoera aztertzea du helburu. Izan ere, Europa zaharreko kapitalaren egitura nagusia krisi betean murgildu da, eta horren arrazoiak eta adibideak landuko ditugu.

Hasteko, Europar Batasunaren jatorriaz mintzatuko gara, eta kapitalarekin eta burgesiaren klase-interesekin duen lotura hertsia ikusiko dugu.

Ondoren, Europar Batasunak eta haren baitako Estatuek azken krisi ekonomikoari nola erantzun dioten aztertuko dugu, barne- eta kanpo-politikari erreparatuz.

Azkenik, gaur egun bloke ideologiko historikoek zer jokabide duten analizatu, eta ondorio eta proposamen batzuk aurkeztuko ditugu.

Hala, eskuartean duzuen txostenaren bitartez, Europar Batasunaren inguruko eztabaida sustatzea nahi dugu. Hain zuzen ere, ezinbestekoa delako Euskal Herrian hainbeste eragiten digun instituzioaz mintzatzea, gure ingurua aldatu ahal izateko eta gaurdanik hartu beharreko jarrerak eta posizioak zehazten joateko.

Jaisteko:     http://askapena.org/sites/default/files/Europa_eus.pdf

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.