Ez dugulako G20aren diktadura onartzen, Herriok erabaki!

Inprimatzeko egokitutako bertsioaEnviar por correo

Manifestu hau sinatzen dugun eragile sozialek, hurrengo uztailaren 7 eta 8an Hamburgon burutuko duten G20aren gailurra salatu nahi dugu. G20 bezala ezagutzen den gailurra, 1999tik aurrera munduko 20 estatu boteretsuenetako buruek osatzen dute, eta bertan, munduaren geroari dagozkion erabaki garrantzitsuenak hartzen dituzte.

Bertan, politika ekonomikoa, finantzieroa, komertziala, enplegua eta garapenaren inguruan hitz egiten dutala diote. Ez omen da falta izaten klimaren inguruko solasalditik. Aurtengoan ordea, errefuxatuen aferak, migrazioen fluxuak eta politika antiterroristak leku garrantzitsua hartuko omen dute. Gure ongizatea erdigunean edukiko luketen bezala planifikatzen dute gaiordena, ondoren herriok berezko beharko genituzkeen erabakiak luxu guztiez inguraturik 20ren artean hartzeko.

G20ak munduko erabakiak nola hartzen diren erakusten digu 2 egunetan zehar. Segurtasun ikaragarriz zaindutako luxuzko bunkerretan dominazioa nola burutuko duten zehazten duten bitartean, kalean protesta eta manifestazioak ixilarazten dituzte. Herritarronak diren erabakiak gutxi batzuen interesak defendatzeko hartuz.

Herriok eta herritarrok horrela, ez dugu inolako erabaki gaitasunik. Bertan hartutako erabakiak, goitik behera zuzendutako kate baten azkeneko katebegia izatera behartzen gaituzte. Eskema horren baitan ez dugularik gure erabaki propioak hartzeko gaitasunik. Baina, herriok gai gara erabakiak hartzeko. Gai gara, gustoko duguna, ez duguna gustoko, guretzat ona dena eta txarra dena ezberdintzeko eta gure erabaki propioak hartzeko inolako injerentziarik gabe.

Beraz, Herri bezala, G20aren diktaduraren kontra esnatzeko ordua heldu zaigu. Katebegia izateari utzi, begiak ireki eta kateak austeko ordua dela ulertzen dugu. Herritarroi dagokigu erabakiak hartu eta bururaino eramatea, eta beraz, herri bezala, G20aren aurrean. Herri hau osatzen dugun gazte, langabe, soldatapeko, etxeko langile, emakume, ikasle... herritarrok, burujabetzarako eskubidea exigituko dugu, gaur egun erabakiak hartzeko aukera berdinak ez ditugula kontuan hartuta, erabakitzeko gaitasuna izan nahi dugulako.

Horretarako, bi deialdi egiten ditugu:

  • Alde batetik Uztailaren 8an bueltan Euskal Herriko herrialde ezberdinetan egingo ditugun mobilizazioetan parte hartzera.
  • Bestalde, Euskal Herriko ordezkaritza bat bezala autobus bat antolatuko dugu Hamburgora Uztailaren 7 eta 8an egingo diren Manifestazio erraldoietara. Autobusean apuntatzeko, idatzi herriokerabakiekimena@gmail.com helbidera.

Ez dugulako G20aren diktadura onartzen, Herriok erabaki!

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.