Aurrekontu partehartzaileak eta Katea

fotoLandetxa Auzo Elkartetik gure auzotarrekin prozesu partehartzaile ezberdinak burutzen ditugu; bertan ateratako proposamenak, ondoren, Herritarren Partehartze sailaren bidez, udal barruan dagokion sailarekin negoziatzen dira. Modu honetan, hainbat egitasmo dagoeneko garatzen ari dira, batzuk egiteke daude oraindik eta beste batzuk zehazteke.

Udalak sustatutako aurrekontu partehartzaileei dagokionean, zera argitu nahiko genuke:

  1. Auzoetako benetako plan bat negoziatzeko benetako nahia falta da (Irungo auzo elkarte ezberdinek defendatutako proposamenak).

  2. Gure iritziz, sustatzen dena, ez da benetako prozesu partehartzailea. Bertan ez dira herri mailako udal politiken lehentasunak aztertu eta adosten adibidez arlo hauetan: gizarte gaietan, ingurugiroan, parekidetasunean, etxebizitzan, mugikortasunean eta hirigintzan. Horretarako, beste eredu bat sustatu beharko litzateke non partehartze zuzena eta eztabaida oinarrizko ardatzak izan beharko luketen; azterketa prozesu horren bidez analizatu eta adostuko litzateke zeintzuk diren herri mailan dauden lehentasunak, eta horren arabera erabaki beharko lirateke egitasmoak. Ez orain gertatzen den moduan: kolektibo batzuei interesa dakieken proposamenak bozkatzeko guda bat dirudi, herri osoaren interesentzat lehentasuna duten aztertu eta eztabaidatu gabe.

Horregatik, iaz bezala, auzo elkarte honek udalak diseinatutako prozesu partehartzaile honetan ez du parte hartuko. Gure auzoko bizilagunekin prozesu partehartzaileak burutzen jarraituko dugu eta bertan ateratako proposamenak udalarekin negoziatzen ere bai, adostasunetara iristeko asmoz.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.