ELA Sindikatua.- Decathlonek enpresak hitzarmen estatala du. Honek esan nahi du, estatu mailan Decathloneko langile guztiek lan baldintza berberak dituztela, haien errealitate sozioekonomiko eta sindikala oso desberdina izanik.
Alarde Publikoaren Batzordea.- Suzko armen erabilerari buruzko azken legeak onartu direnez, alardeetan arma horiek erabiltzeari buruzko araudia gogortu egin da, eta aurten arma horiek Gobernuaren Ordezkariordetzan balioztatu beharko dira. Hala egin ezean, ezin izango da eskopeta horiekin desfilatu.
Irungo Harrera Sarea.- Larunbata gauean, Irungo Gurutze Gorrian, Ipar eta Hego Euskal Herriko harrera sareetako kideak jazarriak izan dira Espainiako Polizia Nazionalagatik, zazpi migratzaileri aterpetxera akonpainamendua egiten ari zirenean gautxori txandaren jardunaren barruan.
Lehen programa da, doako hamar hitzaldi eta tailer inguruk osatua, Irungo Udalaren eta ACMIren arteko hitzarmenaren emaitza. Jardueretan parte hartu nahi duten emakumeek martxoaren 21etik aurrera eman dezakete izena, aurrez aurre, Emakumeen Etxean bertan, edota irun.org.
Irungo Euska Jira Antolakuntza Batzordea.- 2024ko Euskal Jirako ordainketei eta Elkarteak dituen gastu arruntei aurre egiteko diru-arazoak gaindituta, Batzorde Antolatzailea berriz ere martxan jarri da, aurtengo Euskal Jirako jarduera-egitarau mamitsu eta erakargarria prestatu ahal izateko.