Berriak

2017-05-17 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean 3 gai nagusi izan ditugu: Usurbileko Urbil merkatal zentroko zine aretoan egondako "eragozpena" euskararekin, Oria ibaian egondako ixuria eta Maiatzak 15ean Nakba-ren oroitzapena. Jarraian bi elkarrizketa nagusiak izan ditugu, batetik Tosu Betirako kolektiboko kide den Odei izan dugu gurean eta Getxoko zonalde hontan duten gatazka azaldu digu. Bestetik Labore Txingudi-ko kide den Dornaku-k pasaden larunbatean ateak ireki zituen denda berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gaurko esaldia: "Niri tiro bat emateko duintasuna izan dezazuen gustatuko litzaidake"

Hondarribiko musika eskola kolokan!

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiko musika eskolaren jarraipena kolokan egon daiteke. Irakasleak azkeneko bi hilabeteetan ez dute lansaririk jaso, eta aurrera begira ere ez dago finantza baliabiderik. Zuzendaritzan gauza zikinak zeudela-eta, irakasleak esku-hartu eta zuzendaritza berria osatu dute, lehengoak kalera botaz.

Mahai ingurua: “Metroaren pasantea eta hiri-eredua Donostian”

Data: 
Asteazkena, Maiatza 24, 2017 - 19:00 -tik Osteguna, Maiatza 25, 2017 - 18:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena

Satorralaia bizilagunen mugimenduak antolatuta, “Metroaren Pasantea eta hiri-eredua Donostian” gaiari buruzko mahai ingurua egingo da maiatzak 24 asteazkenenean, arratsaldeko 7etan Koldo Mitxelena kulturunean. Hizlariak izango dira:
  -Andeka Larrea (hiri-eraldaketa prozesuen azterlaria)

  -Andoni Egia (Geografoa eta Tokiko Garapen agentea)

Europako finantziazioaren bila saiatuko da Bidasoa bizirik, proiektu berri batekin

Bidasoa bizirik.- Miguel Ángel Páezek, Bidasoa bizirik-en izenean, Translanekin proiektuaren hautagaitza gauzatzen duen hitzarmena sinatu zuen atzo Baionan, POCTEFA Europako programaren deialdiaren bigarren fasean. Lehen fasean hautagaitzen aurre-aukeraketa egin dute, eta azaroan, azken ebazpenaren berri emango dute.

Maiatzren 20an Fleury espetxera martxa

Euskal preso politikoak urrundu zituztela 30 urte betetzen diren honetan, Kalera kalera ekimenak "Maite zaituztegu, kalera!" leloarekin kartzeletara martxa antolatu du. Maiatzaren 20an autobusez martxa Euskal Herritik Espainiako eta Frantziako sei kartzelatara: Curtis, Fleury, Picassent, Puerto, Roanne eta Saint Maur.

DBE-ren interpretaziorako irizpideen inguruko GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIAren komunikatua

Joan apirilaren 6an LANBIDE-ko web orrialde ofizialean Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren inguruko irizpideak argitaratu ziren. Dokumentu honetako orrialdean pertsona atzerritar orok Estatuan hiru hilabete badaramatza, Atzerritarren Nortasun Zenbakia (AIZ) derrigorrez eskatu behar duela dio. Baina egoera irregularrean dauden pertsona atzerritarrek ezin dute AIZa aurkeztu.

Enplegu Azoka baino gehiago izango da XIX. Enpleguaren Astea

Bidasoa bizirik.- Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, sei tailer antolatu dituzte, Enpleguaren Astearen XIX. edizioaren harira. Helburua da langabeei lan eskaintzak hurbiltzea, sektorez-sektore, eta enplegua modu aktiboan bilatzeko motibazioa zabaltzea.

Maiatzaren 22ko egitaraua, Ficoban

Oroimen historikoa berreskuratzeko antzerki zikloa

cartelHilabete honetan oroimen historikoa berreskuratzeko antzerki zikloa izango dugu Irunen:

Maiatzaren 20 eta 27an Antzerkiko tailerrekin jarraituko degu Amaia Kz-an, oroimen historikoa antzerkia praktikatzen berreskuratzeko prest?

Maiatzaren 27an arratsaldeko 20:00tan Madrileko Madalenas taldea, “Puentes Rotos” Antzerki Foroa aurkeztuko digute. Ezarritako isiltasunaren inguruko antzezlana. AmaiaKZ-an.

Maiatzaren 28an goizeko 10etatik 13:30etara “Artea errestitentziarako tresna” jardunaldiak izangonditugu Oiasso Museoan.

Maiatzaren 28an 19:00etan, “¿Quien tiene la voz?” Antzerki Foroa LakaxitaGaztetxean. Genero zapalkuntzak esparru publikoan ikusgai.

Orriak