Berriak

Igandean 20. Korrika Urruñatik pasako da: Ibilbidea eta ordutegia

Data: 
Igandea, Apirila 2, 2017 - 22:00 -tik Astelehena, Apirila 3, 2017 - 21:55 -ra
Non: 
Urruña

Km  - TENOREA - LEKUA - LEKUKO ERAMAILEA
770 - 22:06 - Urtubia sarrerako bus geltokia - P.L. kolegioa/Urruñako Ikastola

771 - 22:12 - Urruña sarrerako ingurubidea - Herritarrak/Nivelle Bidasoa

772 - 22:18 - Su gorrian (Bide nagusia) - Haziak/Berttoli

Zapalduon Antzerkia eta Memoria Kolektiboa, Tailer trinkoak

Apirilaren 22 eta 23an Kabigorrin eta apirilaren 29 eta 30-ean AMAIA KZ-an egingo dan tailer honetan Zapalduon Antzerkia eta Memoria kolektiboa uztartzen saiatuko gera.  Memoria eta Antzerkia Bidasoan izena duen proiektu baten barnean kokatzen da hau. Honen helburua Zapalduon Antzerkiaren bitartez Irungo memorian inguruko hausnaketa prozesu bat abian jartzea da.

Irun erabakitze eskubidearen alde

Irungo EH Bildu.- Azken asteazken honetan ospaturiko udal batzan, EH Bilduk eramandako erabakitze eskubidearen aldeko proposamena aurrera atera zen. Gure herriak libre eta demokratikoki bere etorkizuna aukeratzeko daukan beharra eta eskubidea aipatzen duen mozioa onartzeko, gure bozkak SPI eta EAJ/PNV-koekin batera, nahikoak izan ziren.

Eskaera sinatu: RGI murrizketarik Ez! #RGImurrizketarikEz #NoTragamos

DSBEaren murrizketa, langabezia, prekarietate eta miseriaren aurka gaudelako, EZETZ ESATEN DIOGU eta grose-greban egongo gara 2017ko martxoaren 24ra arte.


Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta -DSBE- mobilizazioen bidez lortutako eskubidea da: Herri Ekimenak, Greba Orokorra, manifestazio ugari. 60.000 familia langabetu, prekario edo pentsiodunek baino gehiagok jasotzen dute.

Metroa gelditzeko manifestazioa larunbatean Donostian

Data: 
Larunbata, Apirila 1, 2017 - 12:00 -tik Igandea, Apirila 2, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Donostiako Easo Plaza

Satorralaia bizilagunen mugimenduak metroaren pasantea gelditzeko manifestazioa deitu du Donostian datorren apirilak 1 larunbatean, eguerdiko 12etan Easo Plazatik abiatuta.  “METROAREN PASANTEARI EZ!” lelopean herritarrak mobilizatzeko deialdia egiten dugu beraz, hain zuzen ere hirian desadostasun zabala pizten duen egitasmo hori gelditzeko.

Ireki-k ekainaren 17rako mobilizazio nazionala deitu du Gasteizen

Gaur eguerdiko 11:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan eskeinitako prentsaurrekoan, Julen Mitxeltorena eta Andere Arriolabengoa, lan munduan preso eta iheslariaren etxeratzearen alde sinadurak biltzen ari den IREKI ekimenaren izenean zera iragarri dute:
  - Ekainaren 17an mobilizazio nazionala deituko dutela Gasteizen, hain zuzen ere, lan mundua, errepresioa, eta gatazkaren ondoriok gordinki lotzen dituen hirian.

Behar ez dugunetik murriztu dezatela!

AHTgelditu! elkarlana.- Gaur jendarte laguntzetan egiten ari diren murrizketen aurka hainbat lagunek 7. gose greba eguna bete dute.  Beste hainbat lagunek elkarretaratzea egin dugu “Behar ez dugunetik murriztu dezatela, jendarte eskubideen alde, Abiadura handiko trenari ez” lelopean, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean.

2017-03-29 Ezker Gantxoa

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean batetik HazteOir erakunde ultrakontserbadorearen sorrera izango dugu, bestetik Indian diruaren desagertzeaz jardun gara eta azkenik BBVAan eginiko ekimen baten inguruan ere. Gurean 2 elkarrizketa nagusi izan dugu: Ikasle Abertzaleko kide den Paul izan dugu Martxoaren 23ko grebaren inguruan balorazio eta irakurketa zabaltzeko, ondoren Ernaiko kide den Attor izan dugu eta Gazte Akelarrearen egitaraua eta lanketa nola egingo den azalduz. Gaurko esaldia: "Artistak lerrokatu beharra du. Askatasunaren edo esklabotzaren alde jokatu beharra dauka. Nik erabaki dut. Ez neukan beste aukerarik"

Orriak