Berriak

Espetxeko isolamendua apurtuz erakusketaren aurkezpena gaur Lakaxitan

Erakusketa kartela.jpgLakaxitaren kurtso hasiera honetan feminismoa izango dugu ardatz. Fresnesen dauden emakumeen erakusketa batekin hasiko dugu gaur Urri feminista, eta jarduera desberdinak egiten joango gara hilabete osoan zehar, tailerrak, dokumentalak, eta aurrerago komentatuko dizkizugun jarduera gehiago.

Bidasoaldeko Lagunak, Hegaztien Munduko Eguna

Data: 
Igandea, Urria 2, 2016 - 10:30 -tik 13:30 -ra
Non: 
Plaiaundin
Antolatzen du : 
Bidasoaldeko Lagunak

argazkiaUrriaren 2an, IGANDEAN. izango da Hegaztien eguna.

Urtero bezala, ekitalditxo bat antolatu da Plaiaundin eta Ornitologo elkarteak han izango dira jenderi erakusteko txoko soragarri honen altxorra.

“BIDASOALDEKO LAGUNAK”
(Eguzki Bidasoaldea, Ekologistak Martxan, Itsas Enara Ornitologia, SEO/BIrdLife, Federación  AA VV Oiasso 2000)

Erakusketa: Herca. Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Iraila 29, 2016 - 19:00 -tik Larunbata, Azaroa 5, 2016 - 23:30 -ra
Non: 
Kabigorrin, Peña Kalea, Irun
Antolatzen du : 
Kabigorri

argazkia

Hermenegilda Castaño, herca13.- Hutzune honetan erakustea niretzat benetako ohorea da. Eta kabigorri eskualdeko erreferente kulturala denez gero.

Ohikoa da adierazten den lana bermatzeko kurrikulum personal eta artistikoaz hitz egitea.

Pertsonalki nitaz margoak hitz egin behar duena dela uste dut eta horrela, hala ere, itxaroten dut. Naiz biografia artistiko laburrak azentu bat jar dezakeela, hura argitzeko, hura ilustratzeko kontzientea. Betiz margotzen dut.

Euskal-Jira ezkerrak

argazkiaIrungo Euskal Jiraren Batzordea.- Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena eman nahi diogu hedabide horri iragan abuztuaren 6an ospatu zen Euskal Jiraren XXXVIII. edizioarekiko izandako arretagatik. Eskatzen dizut, arren, gure eskerrona etxeko langile guztiei helaraz diezaiezula, eta bide batez zabal dezazula urterik urte hain gogotsu erantzuten duen Irungo herritarrengana.

Erakusketa Irunen Kartzela, ARTibismoa eta feminismoa, Fresneseko isolamendua apurtuz Itziar Moreno eta Ohiane Garmendia

Data: 
Osteguna, Iraila 22, 2016 - 12:30 -tik Igandea, Urria 16, 2016 - 20:30 -ra
Non: 
Hazia eta Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakaxita eta Hazia Kultur Elkartea

Erakusketa kartela.jpgKomunikazioa norbanakoa gainditu eta komunitatera salto egiteko ariketa dela zioen Raymond Williamsek. Isolamenduak ekar dezakeen alienaziotik kolektibora saltoa, nortasun kolektiboak, gu-ak eraikitzeko oinarrizko mugimendua. Arteak, ezbairik gabe, komunikazio ariketa estetikoenak, badu, beste espresio batzuez esaten ezinezkoak diren mezuak helarazteko gaitasuna. Bihurrikeria koloretsu eta aurretik imaginatu gabeko lerro marren dantzaz, ahoskatu ezin daitekeena entzunarazteko bertutea.

Errepublikanoen omenezko plaka, Hendaian

foto

Irailaren 20an, 1936an Errepublika defendatu zutenen aldeko plaka bat inauguratu du Hendaiako Udalak. Nazioarteko zubian ezarri da, alde frantziarrean.

Ekitaldi horretara Hendaiako eta Irungo alkateak joan dira, baita publiko ugari ere.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikanoen Elkarteko kide batzuk joan ziren ekitaldira eta lore-apaingarri bat ezarri zuten.

Orriak