Berriak

Erakusketa: “Tren Txikito”

Data: 
Osteguna, Uztaila 14, 2016 - 19:00 -tik Igandea, Iraila 11, 2016 - 18:55 -ra
Non: 
Kabigorri

“Tren Txikito” izenaz ezaguna den Bidasoko Trenbidearen inaugurazioaren Mendeurrena dela eta, Peña Kaleko 1ean kokatutako Kabigorri Ateneoan uda osoan ikusi ahalko den erakusketa bat eskainiko da uztailaren 14tik irailaren 10a arte, ostegunetik larunbatera, arratsaldeko 7etatik aurrera.

San Ramon jaietako argazki zaharrak

Irungo Karrika Nagusiko San Ramon jaiaren 25. urteurrena dela eta, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartetik karrika nagusiko eta festa honetako argazki ezberdinak bildu nahiko genituzke, abuztuak 31an erakusketa txiki bat egin ahal izateko.

Argazkiak dituzuenok, helarazi aldezaharrasanjuan@gmail.com helbidera; edo auzo elkarteko lokaleko buzoira, arbelaitz kalea 3.

Iruñako eraso matxisten kontrako kontzentrazio berria

Data: 
Astelehena, Uztaila 11, 2016 - 19:30
Non: 
Zabaltza Plaza
Antolatzen du : 
Txingudi Antisexista

erasosexistarikeztxikiTxingudi Anti Sexistatik Irun eta Hondarribiako herritarrei deia luzatu nahi diegu, astelehenean 11a, arratsaldeko 19.30tan Irungo Zabaltza plazan gertatutakoarengatik egingo dugun elkarretaratzera.

Indarkeri matxistaren eraso berri bat izan dugu berriz ere, Iruñean. Emakume gazte batek eraso sexuala jasan du gizonezko batzuengatik, hauek jada atxilotuak daudelarik.

2016ko Alardearen balorazioa

fotoAlarde Parekidearen Juntak honako hau jakinarazi nahi die herritar guztiei.

Eskerrak eta zorionak Ararteko, Emakunde, Gipuzkoako Foru Aldundia eta beste hainbat erakunde, alderdi eta norbanakori, beste urtebetez gure deiari erantzun eta lagundu dutelako jai giroan egin dezagun beste Alarde bat, hunkigarria, gaztea eta bizipozaz betea.

Kutxabankek bere bezeroei zenbaki gorritan gelditzen direnean kobratzen dien komisioa kendu behar du

IRPH Stop Gipuzkoa.- Gaur jakin da Gasteizko Merkataritza Arloko 1 Zenbakidun Epaitegiak Kutxabankek bere bezeroei zenbaki gorritan gelditzen direnean kobratzen dien komisioa kentzera derrigortzen duen epai bat ebatzi duela. IRPH Stop Gipuzkoa plataformatik balorazio baikorra egiten dugu, eta Kutxabankek jarri behar omen duen helegitea bertan behera uztea espero dugu.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratzea, Irunen

Data: 
Asteartea, Uztaila 5, 2016 - 19:30
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Txingudi Antisexista

erasosexistarikeztxikiTxingudi Anti Sexistatik Irun eta Hondarribiako herritarriei deia luzatu nahi diegu. Asteartea 5 arratsaldeko 19.30tan Zabaltza plazan Irunen eta Ibarran emadako erailketak salatzeko.
 
Indarkeri matxistaren eraso berri bat izan dugu berriz ere, Irunen lau eta Ibarran beste bi emakume beren boluntatearen kontra drogaren menpe zeudela bortxatu dituzte.
 

Estatistika aplikatuko katedradun batek banketxeek IRPHa manipulatu dezaketela egiaztatu du

IRPH Stop Gipuzkoa.- Gure webgunearen hirugarren urteurrenarekin batera, gaur, 2016ko uztailaren 4an, IRPH abusuzko indizearen aurkako borrokan birrintzailea suertatuko den dokumentu bat argitaratzen dugu: IRPHaren inguruan Juan Etxeberria Murgiondo doktoreak eginiko txostena.

Aniztasun eta identitate sexualen aldeko adierazpena

martxoak8_00Irungo EH Bildu.- Ekainaren 28an mundu osoko kaleak, Euskal Herrikoak ere bai, kolorez etaaldarrikapenez jantziko dira LGTBI kolektiboaren hamarkadatako borrokanabarmentzeko. 2016. urtean 47 urte beteko dira Stonewalleko (New York)matxinadatik. Egun hau askatasun sexualaren mugimenduaren baitan berezia daoso, erakunde politiko, polizial eta erlijiosoek lesbianen, gayen, bisexualen, trans etaintersexualen aurka ezarritako errepresioaren kontra egiteko mugarri izan baitzen.

Orriak