"MOSKU NAFARROA DA" herri ekimenak Moskuzale alaitsu eta borrokalariei

Urte asko dira (17 inguru) era alaitsu batean, Mosku Nafarroa da ekimena sortu genuenetik. Hasiera batean, lagunen arteko gauza besterik ez zen, pegatina gutxi batzuk era artesanalean egindakoak, guraiziekin  moztuta........

Urteak joan ahala, eta Moskuzaleon onarpenari esker, ekimen honek indarra hartu izan du, jaien beste ikur bat bihurturaino.
Gaur egun, zaila izango zen ulertzea herri bazkaria egitea "MOSKU NAFARROA DA" pankartaren babesik gabe, edo ta lema ezberdinekin zapirik gabe jaiak egitea.

Guri, herri ekimen honen partaieak izan geranoei, agur esateko momentua iritsi zaigu. Guk pertsiana jeitsi egingo dugu. Hala ere eta kontutan harturik MOSKU NAFARROA DA, Moskuzale guztion gauza dela egun, giltzatu gabe utziko dugu pertsiana, zuetako edozeinek nahi momentuan berriro altxatzeko.

Urte asko pasa dira, momentu polittak eta oso gogorrak ere, batzuk oroitzeagatik, Boluetan hildako gudarien nortasuna jakinmina eta ezin egona, jai ilegalak hainbat urtetan, Banda del Surdorekin egindako dantzak eta abar luze bat. Ezin ahaztu udalaren aldetik egon den eta dagoen Moskuko jaien kontrako jarrera. Jaiak gureak dira, Moskuzaleona, beraiek jai dute!

Guk, egindakoarekin pozik gaude. Katxondeotik aldarikapenera, gure nafar izaera edo pertsonalitatea indartuz.

Beraz, lagun maiteak, mila esker urte luze hauetan MOSKU NAFARROA DA ekimenarekin bat egin duzuen guztioi eta komunikatu honen bidez animatzen zaituztegu aurten ere aterako dugun azkeneko zapia, harrotasunez jartzea jaiegunetan.

GORA MOSKUKO JAIAK!!

GORA NAFARROA LIBRE ETA GORRIA!!

JO TA KE MOSKUKO IZARRAREN ALDE!!

Moskun, 2013.eko abuztua

 

 

Etiquetas: