Larunbatean Hendaiako ikastolaren aldeko manifestazioa

Seaskak (Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea) manifestazioa antolatu du heldu den larunbatean Hendaian, Baionako Suprefetak, 1850. urtean onartutako Falloux Legeaz baliatuz, Hendaiako udaletxeari ikastola berria diru publikoarekin ezin dela eraiki esan diolako.

Falloux Legeak erakunde publikoek ezin dituztela eskola pribatuak diruz lagundu esaten du.

Seaska otsailaren 5ean eta Hendaiako alkateak 6an Baionako Suprefetarekin bilduko dira legea aldatzeko.

Manifestazioa hilak 2, larunbata, 17:00etan Hendaiako tren geltokitik aterako da.

Etiquetas: