Noticias

Hurrengo ostegunean Alde Zaharreko auzotarrekin elkartuko da Abotsanitz

Imagen wikimedia

Ia bi hilabete behar izan ditugu udal lokal bat erabiltzeko baimena lortzeko

Abotsanitz.- Eskaera egin eta bi hilabetera Auzoka dinamikaren barruan herritarrekin biltzeko udal areto bat erabiltzeko baimena lortu du Abotsanitz Udal Taldeak. Momentuz baimen bakarra, eta hamaika aldiz eskatu, erreguka ibili eta mahai gainean kolpea jo egin behar izan dugu baimen hori lortzeko.

Doako tailer berria Emeki Elkartean

Logo Emeki

Datorren asteartea urriak 13, Equalaren eskutik “Mujeres en las arte” doako tailerra martxan jarriko dugu. Tailer hau, Hondarribiako emakumeen ahalduntzea proiektuaren barruan dago, Diputaziotik jasotako dirulaguntzari esker antolatu dena eta otsailean abiarazi genuena Emakumeen pala txapelketarekin. Proiektu handi hau, beste proiektu txikiez osatuta dago eta bertan kokatzen da datorren astean hasiko den eta Nerea Aguado Alonsok gidatuko duen tailer hau.

ONEKA Euskal Herriko Emakume Pentsiodunen Plataformaren hurrengo batzar orokorra

Data: 
Asteartea, Urria 13, 2020 - 10:30
Non: 
Donostiako Ernest Lluech Kultur Etxean
Antolatzen du : 
ONEKA

Logo Oneka

Datorren asteartean, urriak 13, goizeko 10:30etan, Donostiako Ernest Lluech Kultur Etxean, ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataformak bere hirugarren asanblada orokorra egingo du.

Irungo EH Bilduk Celestino Tolosaren familiaren borroka txalotzen du

cartel

Begirunea eta justizia eskatzen dugu amiantoaren biktima guztientzat.

Irungo EH Bildu.-El problema existe. El amianto mata”. Horrela zioen pankarta batek irailaren 4an Donostiako Justizia Auzitegiaren aurrean Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak burutu elkarretaratzean. Goiz horretan bertan, Auzitegiaren ateen beste aldean, Celestino Tolosaren familiak epaitegi baten aurrean aitortza bilatzen zuen, beste behin.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin