Noticias

EH Bilduren ekitaldia Hondarribian

Data: 
Osteguna, Uztaila 2, 2020 - 19:00 -tik Ostirala, Uztaila 3, 2020 - 18:55 -ra
Non: 
Hondarribiko San Pedro kalean
Antolatzen du : 
EH Bildu

Ekitaldi EH Bildu HondarribiOstegun honetan, uztailak 2, 19:00tan Hondarribiko EH Bilduk hauteskundeetako ekitaldi nagusia antolatu du San Pedro kalean, Yola berri eta Enbata arteko plazatxoan. Ekitaldian luxuzko bi hizlarik parte hartuko dute: Oihana Etxebarrieta legebiltzarkide eta hautagai Hondarribitarra eta Juan Karlos Izagirre, EH Bilduren bozeramailea Batzar Nagusietan.

Azken eraso sexistaren kontrako elkarretaratzea Hondarribian

Data: 
Larunbata, Ekaina 27, 2020 - 12:00 -tik Igandea, Ekaina 28, 2020 - 11:55 -ra
Non: 
Correoseko plazan, Hondarribia
Antolatzen du : 
Abotsanitz, PSE-EE, EH Bildu, Emeki elkartea

erasoakAste honetan Hondarribian gertatutako eraso matxistari erantzunez, Abotsanitz, PSE-EE eta EH Bildu udal taldeek eta Emeki Elkarteak hondarribiarrei dei egiten diete gaur (larunbata) 12:00etan Correoseko plazan egingo den elkarretaratzera.

Erasorik ez erantzunik gabe! Emakumeen kontrako indarkeriari ez!

Saludo del Alarde Público

fotoAlarde Publikoa.- Alarde Publikoak herritar guztiak agurtu nahi ditu, aurten ez baita Alardea egiterik izango, COVID-19 dela eta. Hartara, hiriko etxe guztietan diptiko bat banatu da; bertan, argazki batzuen artean, mezu batek honako hauek adierazten ditu: elkartasuna gehien sufritu dutenei, esker ona lehen lerroan egon direnei, eta krisi honetatik gizarte hobea, berdinagoa eta elkartuagoa izanik aterako garen konfiantza, itxaropena eta irmotasuna.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin