Noticias

Asturiagako segada gogoan 46 urte

Data: 
Larunbata, Maiatza 23, 2020 - 09:00 -tik Igandea, Maiatza 24, 2020 - 08:55 -ra
Non: 
Kai berria, Hondarribia
Antolatzen du : 
Asturiaga 1974 memoria taldea

Asturiagako segada gogoan 46 urteAsturiaga 1974 memoria taldea.- Gaur, maiatzaren 20an, 46 urte betetzen dira Roke Mendez Villada eta Jose Luis Mondragon Elorza Hondarribiko Asturiaga hondartzan erail zituela polizia frankistak diktadura garai ilunean. Haien memoria ez galtzeko maiatzaren 23an, larunbatarekin, Asturiagara mendi ibilaldia egitea proposatzera gatoz.

Asteazkenean Patxi Ruizekin elkartasuna adierazteko kontzentrazioa Irunen

Data: 
Asteazkena, Maiatza 20, 2020 - 20:30
Non: 
San Juan plaza

Patxi Ruizek gose eta egarri grebako zortzigarren eguna betetzen du gaur. Hurkoei egindako deian bere borroka berretsi du eta bukaerara arte joateko prest dagoela esan du. Egunak pasatu arren, konbikzio eta koherentzia osoz hitz egiteko gai izan da.

Azpimarratzekoa da Jesus Hernandez buru duen Zuzendaritzarekin biltzera eraman eta bere bizitzaren kontrako mehatxuak egin zizkiotenetik, kartzelako ezein arduradun ez dela Patxirekin hitz egitera hurbildu.

Fotokazetariek liga profesionalen entrenamenduak kubritu ahal izatea eskatu diote Osasun Ministerioari

fotografiaEspainiako Asociación Nacional del Informadores Gráficos de Prensa, Euskal Herriko Informatzaile Grafikoen Elkartea, Asociación de Fotoperiodistas de Cadiz, Asociacion de Reporteros de Navarra, Asociación Profesional de Fotoperiodistas Asturianos, Asociación Profesional de Periodistas Cantabros, Asociacion Informadores Graficos de Prensa de Murcia eta Asociacion de Informadores Graficos de Talavera de la Reina-k, Espainiako Osasun Ministerioari eskatzen diogu ezabatu dezala, normaltasun berri baterako trantsiziorako planaren 1. fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu-mailako murrizketa jakin batzuk malgutzeari buruz, BOEn, maiatzaren Yan argitaraturiko SND/399/2020 Aginduko 39.6 artikulua - Hedabideak liga profesionaletako entrenamenduetara joaterik ez izateari buruzkoa -.

Bizitzaren eta osasunaren babesa gure helburu nagusia da

Concentración de pensionistas todos los lunes en la Plaza San Juan, IrunTXINGUDIKO Pentsiodunen Mugimendua.- Hiritar guztiok, oro har, ardura handiz ahalegindu gara, eta, bereziki pentsiodunok, osasun agintarien aholkuak betetzen; eta horri esker deseskalatze edo arintze faseetan sartzen hasi gara. Baina, erne eta erantzukizun handiz jokatzen jarraitu behar dugu, argi baitago Covid-19 kontrolatu gabe dagoela.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin