Noticias

Patxi Ruizek gose greba utzi du

Patxi Ruiz Txantreako preso politikoa maiatzaren 11tik aurrera eramaten ari zen gose greba utzi du gaur, 31. egunean. Patxik berak azaldu dio lagun bati goizean elikatzen hasi dela, eta berak azalduko duela gose grebari bukaera eman izanaren arrazoia. Lehenengo 12 egunetan, gose grebaz gain, egarri greba ere mantendu zuen bere gorputza ia kolapsora eraman arte. Maiatzaren 21ean ospitaleratu egin zuten eta hurrengo egunean edaten hasi zen. 10.

Iratxe Sorzabalen kontrako laugarren euroagindu eskaerari buruzko erabakia, irailaren 16an

naiz.eus - Iratxe Sorzabal preso irundarraren kontra espainiar Justiziak galdegindako laugarren euroaginduaren azterketa bi aldiz gibelatua izan zen. Otsailaren 19an egin behar zen auzia martxoaren 25era atzeratu egin zuten, baina pandemiaren ondorioz bigarren data hori ere bertan behera gelditu zen.

Iratxe Sorzabalen kontrako laugarren euroagindu eskaera aztertuko dute bihar Parisen

naiz.eus - Iratxe Sorzabal preso irundarraren kontra espainiar justiziak eskaturiko laugarren euroaginduaren azterketa bi aldiz gibelatua izan da. Otsailaren 19an egin behar zen auzia martxoaren 25era gibelatua izan zen, baina pandemiaren ondorioz bigarren data hori ere bertan behera gelditu zen.

Orriak

Front page feed-rako harpidetza egin