Eskubideak konkistatu egiten dira. Baina behin lortuz gero, adi jarraitu behar dugu, ez kentzeko

Concentración pensionistas Plaza Sanjuan, Irun- [Foto de archivo]Pentsio publiko duinak bezalako oinarrizko eskubideak erakundeetako hainbat belaunalditan lortu dira: mobilizazioak eginez eta sufrimendu handiz. Gobernu bakar batek eta alderdi bakar batek ere ezin du beretzat hartu lorpen hori.

Historiak erakusten digu konkista guztiak, lortutako oinarrizko eskubide guztiak -zeinak geroago legetzat hartzen diren-, hala nola Konstituzioaz, Europako Karta Sozialaz, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaz egin den bezala, milioika pertsonen antolamenduaren eta borrokaren emaitza direla.

ABOTSANITZ udaltzaingoaren aldi baterako kontratazioaren aurrean

Artxiboko argazkia

Abotsanitz Udal Taldea.-Auzitegi Goreneko udaltzaingoen aldi baterako kontratazioari buruzko sententzia plazaratu berri du 2019ko Ekainaren 14an. Bertan, aldi baterako udaltzainak izendatzea ez dela zuzenbidera egokitzen aditzera ematen da. Hau da, legez kanpokoak dira.

 

Arduratua dagoen etxez etxeko langile bat

HondarribiaKristina Alza Albistur dut izena eta Onyarbin jaio nintzen duela 42 urte. Bizitza osoa hemen pasatu dut, ikasketak, koadrilla, kirola… dena. Etxez etxeko auxiliar moduan ari naiz lanean azken 13 urteetan, eta benetan maite dut nere lana.

Baina arduratua sentitzen naiz geure egoerarekin. Adiskide gehienok 10 urte baina gehiago daramatzagu lanean, eta gure egoera ez da egonkortzen.

Ordainpeko biribilgunea

señal de tráfico: A-8EH Bildu.- Aurreko asteazkena ospakizun eguna izan zen Gipuzkoarrontzat. Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, Deskargako zatiaren inaugurazioarekin (Hots handiegirik gabe egindako inaugurazioa, ez hala nahi izan zutelako, hauteskunde aurreko epean gaudenez inaugurazio horiek baimenduta ez daudelako baizik) “Gipuzkoako biribilgunea” delakoa itxitzat ematen da. Trafikoa hartzeko gaitasun handia duten bideekin Gipuzkoa inguratzen duen biribilgunea. Biribilgunea hau, Bidasoaldeko Gipuzkoarrentzat, gure kasuan Irungo bizilaguentzat, ORDAINPEKO BIRIBILGUNEA da.

Gauzen zergatia jakin ahal dugu oroimenari esker

Momento de la concentración de todos los lunes frente al ayuntamiento de IrunTxingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- 1919an, duela 100 urte, bi konkista garrantzitsu izan ziren Espainiako estatuan: 8 orduko lan-jarduna eta langileentzako derrigorrezko lehen asegurua.

Dena urte hartako otsailean hasi zen, LA CANADIENSE izenaz ezagutzen zen “Riegos y Fuerzas del Ebro” enpresa elektrikoaren grebaren sorrerarekin. zenean. Grebak berrogeita lau egun iraun zuen, Bartzelona hiria eta Kataluniako industriaren %70 gelditu zituen Espainiako historian izandako greba garrantzitsuenetako batean.

TXINGUDI: Plaiaundiko kirol-pisten lekualdatzea

PlaiaundiTxingudiren babesa 1994. urtean iritsi zen, hegaztien migrazioan bere padurek nazioarte mailan duten garantzia dela eta. Hala ere, hartutako betebeharren eta konpromisoen aplikazioa moteltzen joan da. Hortaz, urte gehiegi daramatzagu Txingudiko Kontserbazio Bereziko Eremuan eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuan dauden “Plaiaundiko kirol-pistak lekualdatzearen” zain.

Afrika askatu kolonialismoa suntsituz

ÁfricaAmankomunak.- Oinez abiatzen dira euren sorterria eta laztanak atzean utziko dituztenak. Oinez , zailtasunak, bortxaketak, lapurketak, bahiketak, eragozpen burukratikoak eta baita ere lagunak eta irriparrak aurkituko dituzte. Oinez zeharkatuko dituzte mugak, herriak, hiriak, basamortuak, errekak eta mendiak euren kontinentea utzi baino lehen. Oinez iritsiko dira gaindiezina irudituko zaien ur hesira. Oinutsik itoko dira, haietako asko, itsasertzean. Beste batzuk, zorionekoak, hondartzaratuko dira igerilari txurien begirada harritupean.

Non dago Olaberria Bailara Babesteko Plan Berezia?

Valle de Olaberria, IrunIrungo EH Bildu.- Urteak daramatza udal gobernuak Plan hau hautsez jositako apal baten bazter batean utzita. Interes eskasa udal gobernuarena, baina garrantzi estrategiko plana Irungo hiriarentzat.

Irungo EH Bilduk bere ikerketa egin eta ekarpen propioak luzatu zizkien udalari eta udalak kontratatu zuen enpresari duela hiru urte, baina orain arte ez dugu inongo berririk izan.

Adierazpen Askatasuna orain!

Adierazpen Askatasuna logoaLezo.- Azken aldian Lezoko Udala Lezoko herri mugimenduaren adierazpen askatasunaren aurka egiten ari den erasoen aurrean, azpian sinatzen dugun eragile ezberdinak idatzi hau plazaratzera behartuta sentitu gara. Aspalditik dabil udala kaleetan azaltzen den mezu sozial eta politiko oro zentsuratzen, baina azken hilabeteotan, zentsura hori, are gogorragoa bilakatzen ari da.

Orriak