Abenduak 6 "Bildu independentziara" manifestazioa Bilbon. Autobusa Hondarribitik

Hondarribiko EH Bildu.- Estatu espainola Herrien kartzela besterik ez da, eta konstituzioa bere estaldura. Euskal Herrian konstituzioa onartu ez arren inposastu egin ziguten eta gauza bera LOMCE, mozal legea eta murrizketa sozialekin.

Langileak hiltzen dituzten lan-baldintzen aurrean erantzutera deitu du LABek

Gaur, azaroak 25, Dantxarinean gertatutako lan istripua salatu behar dugu. Izan ere, lan istripu horretan ERRETI ERAIKUNTZAK SL enpresako langile bat hil da eta beste 4 zauritu, hauetako 2 oso larri.

LAB sindikatutik lehenik eta behin, elkartasuna adierazi nahi genieke hildakoaren senide eta gertukoei eta zaurituen lankide, lagun eta gertuko guztiei

Gardetasun falta

Sí se puede Irun, Irungo EH Bildu.- Udalbatza osatu zen egunetik gaurdaino oposizioko taldeei gure betebeharra normaltasunez burutzea eragotzi zaigu. Eta honen adibide garbiena informaziora dugun sarbide eza da.

Arloko zuzendarien kontratazio berrien buruzko Sí se puede taldearen oharra

Osoko Bilkuran, oposizioko taldeek Arloko Zuzendarien irudiaren aurkako jarrera adierazi genuen. Are gehiago, Kultura-arloko Zuzendaria kontratatzeko merezimenduen lehiaketan euskarako hizkuntz-profila izatea eskatu ez zitzaiola kritikatu genuen, gaur egun edozein funtzionario edo langile publikori eskatzen baitzaio.

Azaroak 25, emakumeen aurkako biolentzia desagerrarazteko nazioarteko eguna

Hondarribiko EH Bildu.- Datorren azaroak 25, emakumeen aurkako biolentzia desagerrarazteko nazioarteko eguna izaki, emakumeen aurkako biolentzia oro baztertzen dugula ez ezik, biolentziak eragiten dituen eragile oro baztertzen dugula esateko eguna da, aski dela esaten jarraitzeko eguna da.

Oso garrantzitsua da Irun unibertsitate-hiria izatea, baina zein izango da horren prezioa?

fotoSí se puede Irun.- Aurreko astean, Palmera Monteron egiten ari diren “Zentro Zibikoaren” zati bati emango zaion erabilera jakinarazi zen; izan ere, Mondragon Unibertsitateak hirigintza eta herri-lanen bulegoari eta Bidasoa Bizirik erakundearen bulegoari emango zitzaien lekua erabiliko du.

Orriak