Lakaxita

Zehaztu gabe

Jaion2016 hemen da! Apirilaren 23an, Musika eta aldarrikapena Irungo kaleetan barna!

Jaion 2016
Kultura batzuetan 13 zenbakia antzinatik sineskeriaz inguratuta dagoen zenbaki madarikatua da. Dirudienez honek ez du 2016 urte honetako Apirilaren 23an ospatuko den 13garren Jaionean eragin handirik. Bere 11garren urtebetetzea ospatzen duen Lakaxitak antolatzen duen ospakizuna da.

Lakaxita eta hirigintza sailaren arteko bilera

Lakaxita beriola

Joan den ostegunean, martxoaren 17a, Lakaxitako asanbladako eta bertako erabiltzaile garen elkarteetako 4 kide, Hirigintza saileko zinegotzi-delegatua den Xabier Iridoyrekin eta Hirigintza saileko arkitektu burua den Mikel Gargallorekin elkartzeko aukera izan genuen.

LAKAXITA BERIOLA!

Lakaxita beriolaLakaxitako kideok San Miguel-Anaka hiri antolaketa berezian dugun lekua edo hobe esanda, leku eza salatu nahi dugu. Izan ere, San Miguel-Anaka hiri antolaketa plan bereziaren lehen proposamena 2012an onartu bazen ere, eta bigarren moldaketa aurreko ostiralean baietsi, Anaka kaleko 20 zenbakian kokatzen garenok ez dugu inolako informaziorik jaso urte guzti hauetan zehar, ez eta are gutxiago ere proiektuaren nondik norakoetan gure integrazioa edota kontsiderazio hutsa bilatu.

"STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburuaren aurkezpena Lakaxitan

Data: 
Astelehena, Martxoa 28, 2016 - 17:00 -tik Asteartea, Martxoa 29, 2016 - 16:55 -ra
Non: 
Lakaxita, Anaka kalea 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita

cartelSTOPGordofobiaLakaxita.png

Hirugarren aldia da Magda gurera datorrela lodifobiari buruzko laketa egitea. Oraingoan, "STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburua aurkeztera dator Lakaxitara.

Liburu hau, diskriminazio gordofobikoari buruzko eta internet sarean gauzatzen ari den aktibismo lodiari buruzko sarrera labur bat da. Liburuan Magda Piñeyro idazleak, Stop Lodifobia plataformaren sortzaileetako bat, lodifobia definitzen du, jokaerak, balizko oinarri eta zapalkuntza mekanismoak definitzen ditu. Lodifobia gorputz zapalkuntza bat denez, emakumeoi batez ere eragiten diguna, publikazio honetan borroka antilodifobikoaren eta borroka feministaren artean sortu daitezken debate, zalantza eta aliantzak ere planteatzen dira.

Antzerkia Lakaxitan Otsailaren 28an igandearekin

Data: 
Igandea, Otsaila 28, 2016 - 18:00 -tik Astelehena, Otsaila 29, 2016 - 17:55 -ra
Non: 
Lakaxita, Anaka 20
Antolatzen du : 
Lakaxita

bakarrizketak.pngLakaxita, Irungo Gune Bertde eta Askeak antzerki ihardunaldiekin jarraiten du.

18 etan pintxo pote

19.00 Antzerkia: Eltxoak Bakarrizketa Amaia Irazabalen eskutik eta Zapatak  Bakarrizketa Ainhoa Alberdiren eskutik.

Orriak

RSS - Lakaxita-rako harpidetza egin