Zubieta

Gaztelera

Bidasoko EHBildu otsailaren 22an Hondarribian burututako udalbatzaren inguruan

fotoBIDASOKO EHBILDU.-Atzo, Hondarribian, gure taldeak aurkeztutako mozio bati esker, herri honen etorkizunerako garrantzitsua den proiektu baten alde urrats sendoak eman ziren: Zubietako teknologi parkearen alde eginez, bailarako garapen teknologiko eta industrialaren aldeko akordioa lortu zen.

Lanbroa Zubietaren gainean

Finca Zubieta -Hondarribia-Bidasoaldeko Lagunak.- Arrautz guztiak otarr berean jartzeak kolpe batean denak galtzeko arriskua onartzea suposatzen du. Merkataritzan ere, egokia izaten da bezeroen aniztasuna bermatzea salerosketa bezero mota bakar baten menpe ez geratzeko. Tira, espazio publikoek ere, larrialdiko irteerak eduki behar dituzte eta itsasontziek salbamendu-txalupak. Hau horrela izanik, nekez uler edo onar daiteke Plaiaundiko kirol instalazioen berkokapenerako soil soilik Zubietako aukera aurreikustea. Arbesen aparkaleku bat eraikitzeak edo Irunvik San Miguel-Anakan lursailak erosteak, orain arte planteatu diren alternatibarik bideragarrienak bertan behera uzbeko asmoa erakusten dute, Zubieta aukera bakarra modura utziz.

Zubieta ez da benetako alternatiba

Finca Zubieta -Hondarribia-BIDASOALDEKO LAGUNAK.- Duela 24 bat urte (1991eko abenduaren 5ean) Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Hondarribiko Udalek kooperazio hitzarmen bat sinatu zuten Txingudiko Badia berreskuratzeko, mantentzeko eta babesteko. Aipatu hitzarmena 1993eko uztailaren 8an erakunde berdinek berretsi zuten AKORDIO baten bidez eta horretatik Txingudiko Baliabide Naturalen Babespenerako eta Ordenaziorako Plan Berezia sortu zen. 93ko AKORDIO horretan jadanik agertzen zen Plaiauandiko kirol instalazioak babestutako eremutik ateratzeko konpromezua. Hala ere, konpromezu hori bete gabe jarraitzen du gaur egun eta, okerrena dena, ez dago inongo itxaropenik hurrengo urteetan burutuko denik.

RSS - Zubieta-rako harpidetza egin