Gure esku dago

Gaztelera

Junts, beldurrik gabe

Atzo, berriz ere, irundarrak atera ziren kalera Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.

‘Junts’ lemapean eta Gure Esku Dago plataformak deituta hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Irungo Zabaltza plazan  Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko presidenteen espetxeratzea salatzeko.

 

 

 

U-1ean Irunen ehundaka lagunek babesa eman die Kataluniako herriari

Eguerdian oraindik Espainiako polizi demokratak oldartu egiten eta hautetsontziak indarrez eramaten arin ziren Katalunian. Ordu berean, Irunen ehundaka lagun atera dira kalera erabakitzeko eskubidearen alde eta Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.

Irungo Gure Esku Dagok Kataluinako erreferendumaren alde elkarretaratzea deitzen du urriaren 1ean, 12:00etan, Irungo Zabaltza Enparantzan

Data: 
Igandea, Urria 1, 2017 - 12:00 -tik Astelehena, Urria 2, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Gure esku dago

urriak1ekokartelaDemokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden Irungo herritar eta eragile guztiak batu nahi ditugu urriaren 1ean Zabaltza enparantzan deitua dugun elkarretaratzean.

Denon artean babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu Kataluinako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari.

Irailaren 16an Bilboko Autonomia kalea betetzeko deia egin du Gure Esku Dagok (Autobusak Irundik)

Ilusioz bizi dugu une historiko hau. Ilusioz, itxaropenez, arduraz eta, batez ere, arretaz. Kataluniak urriaren 1ean hitzordu bat du demokraziarekin, hitzordu bat du etorkizunarekin. Hilabete barru bide emango zaio katalanen hitzari eta borondateari. Gehiengo zabalez, etorkizuneko estatus politikoa erreferendum baten bidez erabakitzera doaz. Kataluniako herriaren ametsa betetzera doa eta haien ametsa gurea ere bada: herritar gisa erabakitzea.

Ekainaren 10ean Gure esku dagok antolatutako ‘Prest Eguna’ra joateko autobusak Irundik

Datorren ekainaren 10erako ekitaldi nazionala antolatu du Gure Esku Dagok Bilbon."Erabakitzeko prest" lemapean milaka lagun bilduz galdera ikur erraldoia osatuko dugu bizkaiako hiriburuan. Bertan gainera, "erabakitzeko eskubidearen aldeko Itun Herritarra" aurkeztuko dugu.
 

Irteera moteraren lehen edizioa eta erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia

IMG_20170521_094844.jpgAtzo igandean, Irunen, 156 moto-zale 90 motorren gainean, GURE ESKU DAGOk antolatutako “Motorrak Berotzen 2018” ekimenaren lehengo edizioan hartu dute parte.

Ekimen berritzaile bat erabakitzeko eskubidearen alde, Irun herrian, non « Hartu Hitza » plataforma plurala 2018an kontsulta bat dei egiteko egokitasunari buruz eztabaidatzen ari dela.

MOTORRAK BEROTZEN 2018: erabakitzaren eskubidearen aldeko moto irteera

Data: 
Igandea, Maiatza 21, 2017 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Irungo Urdanibia plaza

Gure Esku Dago Irun erabakitzearen eskubidea aldarrikatzeko beste ekitaldi erakargarri eta ikusgarri bat egitera doa. Irungo kokapena aparta da  herrialde  ezberdinen artean zubi  lana egiteko, Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa lotzeko, alegia. Helburu horrekin eta Irungo hainbat motozalerekin elkar lanaz sortu da: Erabakitzeko eskubidearen aldeko moto irteera.

Maitzaren 21ean egingo da Bidasoako bi aldeak lotzeko MOTO FESTA hau.

Orriak

RSS - Gure esku dago-rako harpidetza egin