Comunicado leído al termino de la pasada manifestación organizada por TAS el 8 de marzo.
“Guapaaa, ze begi politak dituzun, joango gara txokora elkarrekin, muxu bat emango, ez izan holakoa…”
Hori da astebururo parrandara ateratzen garenok entzun behar izaten ditugunak. Parrandara ateratzen garen emakumeok.
“Emakumea izan behar zenuen, ez dakizue aparkatzen…”
Hori da egunero gidariok jasan behar izaten ditugunak. Emakume garen gidariok.
" “Putas, zorras, lesbianas, marimatxos, folloneras, bigotudas...” holakoak entzuten ditugu ere gure herriko jaietan parte hartzeagatik...
"Normala bortxaketak egotea, horrela jantzita..." bezalakoak ere entzun behar izaten ditugu.
Bai, minifaldak janzten ditugu, eta zer?
Guk aukeratzen dugu norekin oheratu, ... Gu bezelako pertsona askeak nahi ditugu alboan
Y vamos a seguir decidiendo, con quien acostarnos, como vestir, si conducir, donde trabajar y como luchar, luchar para decidir nuestro futuro. Creando alianzas, compartiendo camimos e intercambiando miradas, para diseñar un futuro donde estas situaciones no se repitan, donde los sexos no determinen las posibilidades.
Un futuro, donde uniendo las voces solventemos las discriminaciones e injusticias, un futuro donde el capital no condiciones los caminos las personas.
Emakumok festetan parte hartzen dugu, parrandera batzuk gara, gidatzen dugu, gure gorputzarekin gozatzen dugu... Baino ez da hori haiek izorratzen dituena, ez!
ez ixiltzeak, kalera ateratzeak, emakume garela ozen esateak, orain arte eurenak ziren espazioak okupatzeak izorratzen die.
Horregatik gaude hemen, ojo al parche, geroz eta gehiago gara, geroz eta antolatugo gaude, geroz eta burujabeago gara. Eta zalantzaren bat bazenute ere: hau mehatxu bat da, en toda regla!
Gora emakume langilea, langabea, baina batez ere... BORROKALARIA! "
- Calendario
- Inicie sesión para comentar
- 2956 lecturas