antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 39 min 13 seg

Elkarrekin Podemos taldeko David Sotorekin hitz egin dugu

Az, 05/22/2019 - 20:40

Irungo alkategaiekin, eztabaidarik ezin izan dugunez egin, Hondarribian bezala, guk nahi gisan, aste honetan hiriko hautagaiak elkarrizketatuko ditugu. Elkarrekin Podemos taldeko David Sotorekin hitz egin dugu gaur

Herri Aitada eta IAT azterketa hizpide Beratik

Ar, 05/21/2019 - 15:40

Ainhoak irabazi zuen larunbateako herri aitada-Bera 6.n izan zen baina dantzetan lehen postua lortu zuten. Eskualdeko IAT zentroan ordua eskatu beharko da Azterketa pasatu ahal izateko

Dantzan dabil Hondarribia egunotan

Ar, 05/21/2019 - 15:34

Euskal dantza da nagusi Hondarribian egunotan, Kemen dantza taldearen eskutik eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, Hondarribia Dantzan ospatzen ari baitira. Ari direla diogu, atzo hasi zirelako plazako dantza ikastaro irekia Kultur Etxean.  Gaur eta bihar ere izango dira arratsaldeko 19:00retan, ekimenetan parte hartzera animatzen den orori begira.  Aldiz, haien helburua, herriko kultura adierazpide diren euskal dantzekin kaleak girotzea izanik batetik, gogoetarako eman dezaketen proiekzio, hitzaldi eta solasaldiak ere baliatzen dituzte. Aurtengoan, euskal zinemaren eskutik gozatu ahal izango da dantza ere.

Orotariko gaiak landuko dira "Garapen iraunkorraren aldeko" astean

Ar, 05/21/2019 - 15:29

Hendaiako Garapen Iraunkorraren astea, hilaren 31etik ekainaren 5a bitarte iraganen da. Aurtengo ekitaldia,  “Garapen iraunkorraren helburuak”  izenburupean ospatuko da. Horretarako orotariko gaiak landuko dituzte: garraioak, energía eta ur kontsumoak, elikadura hondakinak-birziklapena eta bioaniztasuna besteak beste.  Laurence Elicetche, CPIE euskal itsasbazterra erakundeko teknikaria eta Hendaiako Grapen Iraunkorraren asteko dinamizatzailearekin hitzegin dugu.

Jokin Melida, Irungo EHBilduko hautagaia

Ar, 05/21/2019 - 15:23

Irungo alkategaiekin, eztabaidarik ezin izan dugunez egin, Hondarribian bezala, guk nahi gisan, aste honetan hiriko hautagaiak elkarrizketatuko ditugu. EHBilduko Jokin Melidarekin hitz egin dugu gaur

Hendaiako Txotxongilo Festibala ospatuko da heldu den asteburuan.

Al, 05/20/2019 - 14:15

Akelarre euskal kultur elkarteak antolatuta, 30 urte betetzen ditu aurtengoan. Azken urteetan bitan banatu izan dute, eskolartekoei zuzendutako emanaldiekin batetik, udazkenean, eta jende orori irekitako emanaldiekin udaberrian. Euskarazko obrak eta konpainiak Hendaiara ekartzeko helburua izan dute hastapenetik. Eta aurtengoan, aldiz, berrikuntza anitz izango dute. 

Sarrerak salgai dituzue, tokian bertan, 5 eurotan ikuskisun batendako. Baina pass berezia izango da 5 ikusizunetarako 15 eurotako txartelarekin. 

Xabier Iridoy, Irungo EAJko hautagaia

Al, 05/20/2019 - 14:10

Irungo alkategaiekin, eztabaidarik ezin izan dugunez egin, Hondarribian bezala, guk nahi gisan, aste honetan hiriko hautagaiak elkarrizketatuko ditugu. Xabier Iridoyrekin hitz egin dugu gaur

Urruñako ERLAITZA eskola aktiboak ate irekiak antolatu ditu larunbata honetarako

Or, 05/17/2019 - 17:28

Erlaitza eskola , ohiko hezkuntza ereduetatik ezberdintzen da.  Gaur egun, 9 ikasle dituzte eta hurrengo ikasturtean gehiago izanen direla uste dute. Maitexa, Urruñako Erlaitza eskola aktiboko irakaslearekin mintzatu gera.

Homofobiaren aurkako ekimena Maiatzaren Antzerkia festibealean

Or, 05/17/2019 - 17:24

Homofobiaren aurkako egunaren karietara Hendaiako Herriko etxeak, hainbat elkarte eta eragileen laguntzarekin ekimen batzuk antolatu ditu. Lehen hitzordua, ostiral honetan abiatzen den « Maiatzaren antzerki festibalaren » barruan izanen da. Jour de Fête konpainiak , «Le projet Larami»  antzezlana eskeiniko du. Hitzordu hori ostiralean, gaueko 20.30etan iraganen da. Homofobiaren aurkako nazioarteko egunarekin Hendaian antolatutako hitzorduen xehetasunak bildu ditugu, Itziar Varela, Hendaiako hautetsiaren eskutik.

30 urte beteko ditu Hendaiako Txotxongilo festibalak

Og, 05/16/2019 - 19:32

Hendaiako Akelarre euskal kultur elkarteak antolatuta, 30 urte beteko ditu aurten Txotxongilo Festibalak. Maiatzaren 25 eta 26an ospatuko da, txotxongiloen herrixka batekin, sei emanaldi eta atelierrekin batera.  Urtero bezala, hiru oinarri nagusi dituelarik, eskolentzako saioak antolatzea, Euskal Herriko tropen sorkuntza artistikoa sustatzea eta bereziki, euskarazko obrak Hendaian aurkeztu ahal izatea.  Aitor Errazkin lankidea mintzatu da Akelarre elkarteko festibalaren eramaileetako batekin. 

Zortzi hilabetez mobilizatzen eta negoziaketarik ez

Og, 05/16/2019 - 19:26

Euskadiko Ertzaintza komisaldegiak eta epaitegiak garbitzen dituen Garbialdi enpresako garbitzaileek zortzi hilabete egin dituzte greban. Gaur Irungo epaitegian elgarretaratzea egin dute, eta gero hirierditik atera dira manifestaldian. Eusko Jaurlaritzak sektore feminizatu honek aldarrikatzen duen lan hitzarmen duina negoziatzeko aukerarik ez die eman, zortzi hilabetez mobilizatu ondoan ere. Nekane, ELA sindikatuko garbitzaileen ordezkaria da. 

Hondarribiako hautagai guztien arteko eztabaida entzungai

Az, 05/15/2019 - 13:50

Hemen duzue astearte honetan Kultur Etxean egin genuen hautagai guztien arteko eztabaida. 

Mugaz Gain antzerki jardunaldiak ospatuko dira aste honetan eta hurrengoan Beran

Az, 05/15/2019 - 07:12

 Mugaz Gain antzerki jardunaldiak ospatuko dira aste honetan eta hurrengoan Beran

Ortziralean bukatuko da Baztan-Bidasoko bertso paper lehiketan lanak aurkezteko epea

Az, 05/15/2019 - 07:10

Ortziralean bukatuko da Baztan-Bidasoko bertso paper lehiketan lanak aurkezteko epea

"Muxua" antzezlana Antzerkiaren Maiatzan

Ar, 05/14/2019 - 15:09

Antzerkiaren Maiatza ostegunetik igandera gozatzeko aukera izanen dugu. Karrikako arte eskenikoen festibalean aurten dakizuenez, 24 konpainia profesionalek, 51 emanaldi eskeiniko dituzte maiatzaren 16tik 19ra, horietarik 3 artamendu etxeetan, 2 Intzura eta Dongoxenea auzoetan eta 2 eskolako ikasleentzat. Orohar, Antzerki, zirku, dantza eta musika ikuskizunak programatu dituzte aurten ere Gazteluzahar pilotalekuaren inguruan sortuko duten herrixkan ostiraletik igandera eta ostiralean Homofobiaren aurkako eguna denez gai honi lotutako 2 antzezlan programatu dituzte. Eta antzezlan bat Tanttaka teatroaren « Muxua »

 

 

Hondakinen kopurua murrizteko eta berziklatze-tasa emendatzeko politika ausartagoak eta eraginkorragoak aldarrikatu dituzte

Al, 05/13/2019 - 15:21

Bidasoaldeko Lagunak elkarte ekologistak hondakinen kopurua murrizteko eta berziklatze-tasa emendatzeko politika ausartagoak eta eraginkorragoak aldarrikatu dituzte joan den asteburuan. Maiatzaren 17a Berziklatzearen Nazioarteko Eguna ospatuko dela probestu nahi izan dute, Irun-Hondarribiko zaborrak kudeatzen dituen Txingudiko Zerbitzuak sozietate publikoaren bulegoan aurrean elgarretaratzeko. Txinzer-en arabera, eskualdeko berziklatze-tasa 2018an %51akoa izan da, 2020. urterako Europak markatutako helburuak bi urte lehenago gaindituz. Eta 2030 urterako %70ekoa behar duelarik izan sentsibilizazio lana ezinbestekotzat jotzen dute agintariek. Ekologisten arabera, aldiz, sentsibilizazioa ez da aski. Neurri eraginkorragoak behar dira haien ustetan, agintariek egindako balorazio baikorra, ez delako errealitatearekin bat etortzen. Karlos Murua, Bidasoaldeko Lagunak Elkarteko kideak esplikatu digunez, Irun baita Gipuzkoako berziklatze-tasarik apalena duen udalerria. Ekologistek argitu dute gainera, agintariek plazaratzen dituzten datuak ez direla errealak. Berziklatu gisa sailkatzen diren hondakinen datuak direlako. Baina hondakin kontainer horian ustez sailkatzen den hondakin osoaren %35 inguru baino ez da gerora berziklagarria. 

Eta ohartarazi dute ere, Zubietako errausketa plantan, ustez errefuxa den hondakina erre egingo dela, baina errefuxan bukatzen duen zaborraren %40 inguru, oraindik ere, berziklagarria dela, papera eta plastikoa barne. 

Mobilizazio honen aldarrikapenak sustengatzeko, Irungo Elkarrekin Podemos-eko ordezkariek parte hartu zuten kontzentrazioan. 

Gaztetxearen proiektu autogestionatuari jarraipena asmo irmo du Hondarribiako asanbladak

Al, 05/13/2019 - 14:57

 Hondarribiko Gazte Asanbladak bere asmoen berri emateko bildu da Txomin Sagarzazu alkatearekin. Elizaren salaketa penalaren ondorioz gazteak izandako epaiketaren sententziaren esperoan diren bitartean, gaztetxearen proiektu autogestionatuari jarraipena emateko asmoa adierazi diote alkateari. 

Irungo alkategaiekin egitekoa genuen eztabaida bertan behera

Al, 05/13/2019 - 14:48

Antxeta Irratiaren oharra:

Antxeta Irratia (Euskal Irratiak Federazioa) Udal Hauteskundeen hitzorduak duen garrantziaz jabeturik eta  irundar orok Udal Hauteskundeei begira proposamen politiko ezberdinen berri euskaraz ere jasotzeko eskubidea duela sinestuta,alkategaien arteko debatea antolatzeko ahalegin guztiak egin ditu berriz ere.

Maiatzaren 16an 18:30ean, Palmera-Montero gunean herritar orori irekitako debate parte-hartzaile bat antolatzen ahalegindu da, euskara ez dakitenen hizkuntz eskubideekin errespetuz, itzulpen zerbitzua ere proposatuz.

Tamalez, Irunen, gaur egungo udalbatzan ordezkaritza politikoa duten alderdi politikoetako alkategai guztiak eztabaidagune berean batu ezin izanaren aurrean, Antxeta Irratia Irunen ospatzekoa zuen euskarazko udal hauteskundeetako debate ireki bakarra bertan behera uztera behartua ikusi da.

Irungo Herriko etxean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien alkategaiek (ELKARREKIN PODEMOS, EAJ-PNV, EH Bildu eta PP) gonbidapena onartu duten bitartean, PSE-EE alderdiko Jose Antonio Santanok ez du baieztatu etorriko denik. Irungo Herriko etxean ordezkaritza duten alkategaien arteko eztabaidarako denen presentzia ezinbestekoa dela uste dugu eta beraz arrazoi honengatik uzten dugu mahain ingurua bertan behera.

 

Hendaia (Lapurdi) 2019ko maiatzaren 13an

 

Sagardo eguna gaur Irunen, elkartasunez Txotx!

La, 05/11/2019 - 08:50

24. Sagardo eguna  da. Orotara, 21 sagardotegik hartuko dute parte. Urtero bezala, bildutako diru guztia Taupadak gobernuz kanpoko erakundeak Bolibiako indigenen aldeko proiektuak sustengatzeko bideratuko dusagar.  Hitzordua, arratsaldeko 17.30etatik Aurrera Irungo urdanibia plazan iragango da.

Miren Camison, haurrekin komunikazioan aditua, Hondarribian izango da gaur

Og, 05/09/2019 - 13:36

Hondarribian, aldiz, bestelako hitzaldia emango du Miren Camison, haurrekin komunikazioan adituak gaur bertan. Ama Guadalupekoa ikastetxeko guraso elkarteak abiatutako Gurasolab programaren hirugarren hitzaldia izango da, gaur 18:30etan, Hondarribiko Kultur Etxean. «Nola komunikatzen gara gure seme-alabekin?» izeneko hitzaldia emango du Miren Camison hezitzaile eta haurtzaroan adituak. Joan den azaroan halako bat eman zuen iada Irunen, eta oraingoan ere helburu berarekin dator Hondarribira, gurasoen hausnarketa. 

Orriak