antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 10 min 53 seg

Hendaiako Estadioa, Stade Hendayaise errugbi taldearen sartzea ezagutu dugu

Az, 09/04/2019 - 13:38

Lapurdin eskola sartzea behin eginda, elkarteen txanda dator orain. Hendaiako kirol eta kultur elkarteen ikasturte hontarako eskaintzaren berri emateko, Elkarteen Foruma antolatu dute 19. urtez heldu den larunbatean. 14:00etan hasi eta 18:00ak arte, 80 bat elkarte bilduko dira Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan eta Dojo arte martzialen gelan. Ur-kirolen kasuan, probatu nahi duen ororentzako, irailaren 8an 14:00etan hitzordua emana dute Txingudi badiako Itsas Zentroan. Gaurkoan, aldiz, Hendaiako Estadioa, Stade Hendayaise errugbi taldearen sartzean erreparatuko dugu. Nobedade anitz ekartzen baitituzte, Errugby Eskola indartzeko xedez. 

Koldo Nausia mintzatu da klubeko ordezkari batekin

Fagoaga udal musika eskolak Nafarroako Gobernuko dirulaguntza jasoko du

Az, 09/04/2019 - 12:15

Agerrako bestetako zozketak burutu ziren eta saridunak orainik ez dire agertu. Isidoro Fagoaga udal musika eskolak Nafarroako Gobernuko dirulaguntza jasoko du, eskualdeko bertze musika eskolekin batera.

Izaskun Larruskain, Jaizkibelgo kapitain ohia eta bozeramalearekin hitz egin dugu

Ar, 09/03/2019 - 15:56

Joan den ostiralean Txomin Sagarzazu alkatea Jaizkibel konpainiarekin bildu zen, egindako ordutegi aldaketen proposamenari buruz azalpenak eman nahian. Kazetari batek egindako galderari erantzuna baino  ez zela izan, eta iazko Kale Nagusiko tentsioa uneak errepika ez daitezen, egingarria iruditzen zitzaiola argudiatu zien. Jaizkibel konpainiaren arabera, ostiraleko bilerak ez du deus berririk ekarri. Ezta aldaketarik ekarriko ere. Batetik, Eusko Jaurlaritzak betiko orduen baimena emana duelako iada. Eta Izaskun Larruskain, Jaizkibelgo kapitain ohia eta bozeramaleak dioenez, Alardearen gatazka ez delako ordutegi kontua. Berdintasun eta eskubide kontu bat baizik. Zentzu hontan, konponbide baten bilatzeko baldin bada, abuztuaren 5ean eta 22an egindako saiakeren ondotik, eta Udalak berak bultzatuta, Jaizkibel konpainia eta Alarde Fundazioak abiatu duten elkarrizketa prozesuan urratsak emateko prest agertu da konpainia parekidea. Izaskun Larruskain, Jaizkibelgo kapitain ohia eta bozeramalearekin hitz egin dugu. Atzo hasi zituen konpainiak entseguak. Gaur eta ostegunean dute ondorengo hitzodua

Hurbiletik saioa: Nekatoenea ezagutzen

Ar, 09/03/2019 - 15:43

2018an , Hendaiako Abbadiako eremuan kokatutako Nekatoenea artisten egoitzak 20 urte bete zituen. Nekatoenea artisten etxetik, azken urteetan disziplina askotako sortzaileak pasa dira eta hainbat programen bidez, sokuntza egonaldiak  burutu ahal izan dira bertan.  Nekatoeneara hurbildu gara eta bertatik bertara ezagutu dugu Aintzane Lasarterekin. 

Odol emaileek bihar eta ortziralean dute hitzordua Beran

Ar, 09/03/2019 - 14:59

Eta bestalde, musika eskolak, igogailuaren lanak tarteko irailaren 30ean hasiko du ikasturtea. Bihar musika tresna aukeratzeko udaletxera joan beharko dute ikasleek.

Hendaiako Kolektibo Feministaren hitzetan G7 garaian, agorrilaren 25etik 26ra goizeko 5etan genero indarkeria abisu batean laguntzeari uko egin ziotela CRSek

Al, 09/02/2019 - 13:21

Hendaia 4.000 poliziak okupatua zen egun horietan, lehenik telefonoz komisaldegirat deituta, ezaguna zuten helbide horretara ez zirela mugituko esan zieten, bikote afera zela argudiatuz. Eta mugan ziren polizia kontroletako CRSenganat jo zutenean ere, ez zirela Hendaian horretarako erranez, uko egin zieten ustez bere etxean bikotekidearen erasoa jasaten ari zen emakumea laguntzeari. Kolektibo feministek gogor salatzen dute gertatutakoa, oroitaraziz frantses Estatuan urte hastapenetik 99 izan direla hildako emakumeak indarkeria matxistaren biktima. 

Hendaiako herriko etxeak, % 100 berdea den argindarra eta gasa  baliatzeko “kontsumo taldeak” sortzen lagunduko du.

Al, 09/02/2019 - 13:18

Kontsumo taldea osatzen duten herritarrek kolektiboki kontratuak negoziatzeko aukera izango dute. Bataz bestean, familia bakoitzak urtero 150 eta 200 euro inguru aurreztu ahal izatea aurreikusten dute. Lehen informazio bilkura irailaren 10ean asteazkenarekin, arratsaldeko 18.30etan, Herriko etxearen biltzar aretoan iragango da.  

Oporretan gaude irailaren 2a bitarte

Ar, 08/06/2019 - 07:10

Informazio oro FM bidez Antxeta Irratian (Euskal Irratiak)

Abuztuaren 16tik 18ra ospatuko da aurtengo Bidasoa Folk jaialdia

Og, 08/01/2019 - 20:50

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako herriko etxeek osatzen duten Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak Bidasoa Folk jaialdiaren XIX. edizioa antolatu du. Abuztuaren 16tik 18ra ospatuko da, herri bakotsan kontzertu banarekin. Hastapenetk bezala, mugazgaindiko jaialdi honen helburua, eskualdea kalitatezko kultura jarduerekin egituratzea izan da. Baita bidasotarrak ondoko herrietara hurbilaraztea ere. Turismoarentzat erakargarri pundu bat ere badu, izan ere, goi mailako folk musikariak ekartzen dituzte beti. Aurtengoan, esate baterako, Kanariar Irletako Pedro Guerra kantautore mitikoa edota Venezuelatik datorren, Grammy 2018 sarietarako izendatua izan zen "C4 Trio" taldea ere izango da. Argentinako "Kare" taldeak eta Iparraldeko Paulin eta Juliettek osatuko dute eskaintza. 

Erremonte Jaialdi Triangularra Hendaian ospatuko da datorren ostiralean

Og, 08/01/2019 - 20:46

Hendaia, erremonte profesionaleko nazioarteko zirkuitoan sartu da. Euskal Jai erremonte fundazioaren eskutik, datorren ostiralean, “erremonte jaialdi triangularra” antolatu dute. Hitzordua Daniel Ugarte pilotalekuan iragango da. Jaialdi honetan bildutako dirua, Hendaiako Marin ospitalean eri diren senideen elkarteari bideratuko da. Sarrerak 10 eurotan egunean bertan Daniel Ugarte pilotalekuan salgai egingo dira.

Dena prest dago Berako bestak hasteko

Og, 08/01/2019 - 07:29

Bihar hasiko dira eta Txosna batzordeak aurten ere egitarau zabala prestatu du.

Ostiraletik larunbata bitarte ospatuko dute Euskal Jira Irunen

Az, 07/31/2019 - 14:17

Dena prest dute Irunen, “Euskal Jira"-ri hasiera emateko. Aurtengo euskal besta, ostiralean hasi eta larunbata arte zabalduko da. Urtero bezala, “Gurdiak” (karrozak) izango dira protagonista nagusiak. Aurtengo kabalkadan gainera, 9 gurdik parte hartuko dute. Amaia Lera, Irungo Euskal Jirako antolakuntza batzordeko kidearekin mintzatu gara.

 

Muller zirkua, Hendaiako herriko etxearen baimenik gabe instalatu da

Az, 07/31/2019 - 14:11

Muller zirkuak zer esan handia piztu du Hendaian. Joan den astean, Hendaiako hiri erdian isntalatzeko eskaera luzatu ondoren eta herriko etxearen ezezkoa jaso eta gero, kalean protesta egiteko prest zirela azaldu zuten.Frank Muller,  zirkuaren kudeatzaileak prefeturan manifestatzeko deklarazio bat aurkeztu zuen, astearte hontatik agorrilaren 6ra bitarterako, Hendaiako 4 leku ezberdinetan aurrera eramateko. Prefeturak manifestazio hauek debekatu ditu, baina  Zirkoa, herriko dongoxenia lur eremu pribatu batean ezarri da eta bertan gelditzeko asmoa azaldu dute. Muller zirkoko arduradunak, Hendaiarrak deitu ditu zirkoko animaliak bisitatzera joan daitezen. Herriko etxeak aldiz, Muller zirkuaren jarrera gogor salatu du

Bihar gau krosa burutuko da 6.urtez Beran

Az, 07/31/2019 - 14:09

-Ortziralean ta larunbatean, Berako besten harira, Besta Bus zerbitzua izanen da bortziritarrentzat

Hendaiako udalak balorazio positiboa egiten du 5 urte hauetan trantsizio energetikoaren baitan herrian martxan jarritako proiektu eta iniziatibei dagokionez

Az, 07/31/2019 - 14:07

Bizi mugimendua, Ipar Euskal Herrian trantsizio energetikoari buruzko hitza hitz 2014-2019 bilan txostena prestatzen ari da. Bere garaian 30 herriko etxek ituna izenpetu zuten, hauen artean Hendaiako herriko etxeak. Azken honek balorazio positiboa egiten du 5 urte hauetan trantsizio energetikoaren baitan herrian martxan jarritako proiektu eta iniziatibei dagokionez. Hendaiaren kasuan, hirigintzan, garraioan eta energia arloetan aurrerapausoak eman dituzte. Baina martxan jarritako proiektuen artean, laborantzarako erositako legarraldeko lur eremua azpimarratu dute. Bertan, 3 laborantza proiektu biologiko garatuko dituzte.Hendaiako herriko etxeak, irailetik aurrera; elektrizitate faktura modu kolektiboan negoziatzeko deialdia zabalduko dute. Oraingoan energía garbia ekoizten duen ornitzaileak bilatuko dituzte. Honetaz gain bizikleta elektrikoak merkeago erosteko proposamen kolektiboa zabalduko dute herritarren artean. Richard Irazusta, Hendaiako hautetsiarekin hitzegin dugu

«Izan zirenak eta izango direnak» franquismo garaian errepresialiatutako bidasoako emazteak gogoan

Ar, 07/30/2019 - 09:40

Kepa Ordoki  Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, 1936ko gerraren ostean errepresio frankista jasan zuten  Bidasoako 170 emazteren kasuak jaso ditu. Ikerketa lan honek 1936 eta 1945 urteen artean, frankismoaren lehen aroan izandako gertakariak aztertzen ditu. Modu honetan, Bidasoa eskualdean, frankistek fusilatutako lehenengo bi emakumeen izenak jakin izan ditugu. Pilar Valles eta Mercedes Lopez.16 eta 17 urtekoak. Pikoketan fusilatu zituzten. Abuztuaren 15ean Pikoketan Oiartzunen oroimen ekitaldia antolatu dute. Eguerdiko 12.00etan.

Irungo Harrera Sareak urte bat bete du

Ar, 07/30/2019 - 09:35

Urte hasieratik Irunera iritsitako migratzaile kopurua iazkoa baino apalagoa baldin bada ere, 1500 etorkin lagundu dituzte. Aurrerantzean, migratzaileei harrera duina eta sustengua ematen jarraitzeko borondatearekin jarraitzen dutela nabarmendu dute. Aitor Errazkin lankideak, Oihana Galardi, Irungo Harrera Sareko kidearekin hitzegin du

Ortziralean, Josu Goiaren omenez "Alkate Soinua" eta Zortzikoa Jotzera ateratzeko deialdia egin du txistulari taldeak

Ar, 07/30/2019 - 09:30

Ortziralean, Josu Goiaren omenez "Alkate Soinua" eta Zortzikoa Jotzera ateratzeko deialdia egin du txistulari taldeak, eta igandean pilota jaialdia izanen da herriko besten barne

Larunbata honetan Alkaiaga Trail proba burutuko da Beran

Or, 07/19/2019 - 21:44

Manttale mendi lasterketa taldeak eta Alkaiagako besten batzordeak antolatua
 

SOS Arrazakeriak erakundeak antolatuta, Munduko Arrozak ekimenaren bigarren edizioa ospatuko dute larunbata hontan Irunen.

Or, 07/19/2019 - 21:42

Goizeko 11:30etan sukaldatzen hasi, eta 15:00ak arte arroza mota ezberdinak dastatu ahalko dira San Juan plazan. Izan ere, 20 bat herrialdeetako irundarrek, euren jatorrizko herrialdeetako arroza sukaldatuko dute, eta dastatzera eman. 

Ekimen honen helburu nagusia da, bertako zein kanpoko jatorria duten bizilagunen arteko elkar-ezagutza sustatzea, estereotipoak apurtuz. Horretarako, arroza baliatu nahi izan dute, arroza oinarrizko elikagaia delako mundu osoan zehar, baina mila modu ezberdinetan sukaldatzen ahal da, pertsonekin bezala, oinarrian denak berdinak izanik ere, jatorri, kultura eta ohituren arabera aberastasuna ekartzen duten ezberdintasunak ematen direlako. 

Irungo hiria da horren irudiko. 65.000 biztanle inguru dituelarik, gaur egun herritarren %13a atzerriko jatorria baitu. Eta orotara, 100 nazionalitate ezberdinetako pertsonak elgarbizi dira Irunen, horrek suposatzen duen hizkuntza, kultura eta ohitura aniztasun eta aberastasunarekin. 

Orriak