antxetamedia.eus

antxetamedia.eus jarioa-rako harpidetza egin
Eguneratua: duela 11 min 20 seg

Ostegunean ospatuko du Xaiak denboraldiko azken pintxo potea

Az, 07/03/2019 - 15:37

Pausuko Xaia ostatuak urte osoan zehar hamaika ekimen eta aktibitate antolatzen ditu. Egitaraua urrian hasi eta ekaina bukaera arte zabaltzen dute. Hortaz aurtengo denboraldia amaitzeko azken pintxo potea antolatu dute. Ostegun hontan iragango da. Beñat Elizondo, Xaia ostetuko nagusiarekin mintzatu gara.

11 ikusgarri biltzen ditu aurtengo Gitarralde jaialdiak

Az, 07/03/2019 - 15:32

Hendaiako gitarralde jaialdiaren 8. edizioa ostirala hontan abiatzen da. Nazioartetik eta euskal herritik etorritako gitarrajole ospetsuak bilduko ditu, guztira 11 ikusgarri. Antolatzaileen esanetan Hendaiako Gitarralde jaialdia, nazioarteko gitarra festibalen artean lekua hartzen ari dela azpimarratu dute

 

Kaxernagainan, errentan emateko 8 etxebizitza eraikiko ditu udalak

Az, 07/03/2019 - 14:08

Eta horrez gain, bihar Beran hasiko da "Basque Countri" bira, Kataku ostatuan eginen den kontzertuarekin

Hondarribiko Prebentzio komunitarioaren udal zerbitzuak, Hondarribiko hondartzan hondar kirolak programa abiatu du

Ar, 07/02/2019 - 14:17

Programa hontan boluntario bezala lan egiteko gazteek oraindik ere izena eman dezaketenez programa honen nondik norakoaz mintzatu gara Jon Diez Esteibarrekin.

Arrantza debekatu dute momentuz Bidasoa Ibaian

Ar, 07/02/2019 - 11:35

Eta horrez gain, Larungo Trenak lehen bidaia egin zuela 95 urte bete direla eta igandena omenaldia egin zela Larunen bertan aipatzen digu Beratik Julen Zelaieta lankideak

Elkarrekin Podemos udal taldeak, ekainaren 28ko adierazpen instituzionala, ortzadarraren bandera behingoz udaletxeko aurrealdean zintzilikatzea eskatu du

Og, 06/27/2019 - 14:49

Eta horrez gain, Urdanibia plazan aniztasun sexualari buruzko sentsibilizaziorako informazio puntu bat 20:30etatik 23:00etara jartzea, nahikoa ez dela salatu du. Elkarrekin Podemos-eko zinegotzia, Miren Etxebesterekin mintzatu gara, eurek egiten dituzten proposamenei buruz. 

Irungo EAJk alderdi sozialistarekin "fartsa hutsa" bilakatu diren negoziaketak apurtutzat eman ditu, alkateak lehengo lepotik burua segitzen duelakoan

Og, 06/27/2019 - 14:42

Irungo alderdi sozialistak nekez gobernatu ahal izango du datozen lau urteetan. Atzo hauteskundeen ondotik, hirugarren bilkura izan zuten alderdi bietako ordezkariek. Izan ere, EAJ-PSE alderdien arteko hitzarmenak behartutakoa betearaziz, jeltzaleak alkatetzarako hautagaitzan atzera egin zuen, euren abstentzioak Jose Antonio Santano alkate izendatzea ahalbidetuz. Ondoren, eta sozialisten ahultasunaren aurrean, hiriaren gobernantza ahalbidetu zezakeen negoziazioetan aritu dira asteotan. 

Baina Xabier Iridoyk Antxeta Irratian esplikatu duenez, "astebeteko epea izan dute proposamen zehatz bat mahai gainean jartzeko, eta inolako politika aldaketarik ekartzen ez duen zehaztapen handirik gabeko orrialde bakar bateko akordio proposamena aurkeztu dute". Hortaz, "irundarrekin arduraz eta errespetuz jokatuta", jeltzaleak negoziaketak apurtutzat eman dituzte, eta "15.000 irundarrek hauteskundeetan egindako aldaketaren aldeko eskaerari jarraituz" jeltzaleak oposizio-buru diren heinean, "aldaketa oposizio eraikigarri batetik" lortzeo lanean jardungo dute datozen lau urteetan. 

Xabier Iridoy 

Irungo alarde parekideak aurten jeneral berria izango du

Og, 06/27/2019 - 14:37

Maite Bergara Iraeta izango da alardearen zuzendaritza ardura hartuko duen emakumea.  Ekainaren 30ko desfilearendako dena prest dute.  12 konpainiak osatuko dute aurtengo alarde parekidea. Aitor Errazkin lankideak, Maite Vergara, alardearen jenerala eta Aitziber Tranche, Lapitze konpainiako kapitainarekin hitzegin du.

Solaslagunek ikasturte bukaerako besta izan zuten joan den igandean

Og, 06/27/2019 - 14:28

Solaslaguneek ikasturte bukaerako besta izan zuten joan den igandean.
 

Olaizola II-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko partida batekin estrinatuko dute Irungo URANTZU udal pilotaleku berria. Hitzordua datorren astelehenean iraganen da.

Az, 06/26/2019 - 21:50

Irungo San Martzial besten azken egunarekin  eskupilota partida profesionala izanen da. Iaz ezinezkoa izan zen antolatzea izan ere Irungo Uranzu udal pilotalekua eraberritze lanetan baizegoen. 4,5 milioi euroko inbertsioa egin du Udalak, 1934. urteko frontoia egungo beharretara egokitzeko. Ezker pareta orijinala baino  ez dute mantendu berez, eta pilotaleku berriak 727 ikusleentzako tokia du. Uztailaren leheneko partidak 18:00retan jokatuko dituzte, baina goizean aldameneko Urdanibia plazan baserritar eguna ospatzeko jende andana bat biltzen dela probestuta, goizean ate irekiak antolatu dituzte, frontoia nola geratu den ikusi nahi duen ororentzat. Lehen mailako pilotariek estreinatuko dute pilotaleku berria. Zehazki, Olaizola II-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteen arteko lehiaz gozatuko dute beratutakoek. Gainera, Victor-Imaz eta Jaka-L. Galarzaren arteko neurketa ere jokatuko dute bertan. Sarrerak, 20 eurotan. Kurpil elkartearen egoitzan (Irungo alde zaharrean) arratsaldeko 18.30etatik 20.00etara eta astelehenean bertan frontoian salmentan jarriko dira.

LGTB harrotasunaren eguna dela eta, Irunen gay eta lesbiana aktibista batzuk, Su Txikiak talde feministaren laguntzarekin batera oroimen ekitaldi bat antolatu dute, ekainaren 28rako.

Az, 06/26/2019 - 14:40

Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan burutuko dute Udal Euskaltegiko lorategi ondoan. Aurten urteurren borobil dexente ospatzen dituztela iragarri dute, askatasun sexualarekin lotura zuzena dituztenak: Stonwelleko erreboltaren 50. urteurrena edo Francis travestiaren hilketaren 40. urteurrena. Baita ere, 1939 ez geroztik Nazien kontzentrazioa eremuen ugalketarena, non milaka pertsona erahil zituzten bere orientazio sexualangatik, horietako asko eta asko "sendatzeko" froga basatiak jaso zutelarik. Hau dena hizpide hartuta burutuko dute oroimen ekitaldia.

Nautika eguna antolatu du bigarren urtez Piarres Larzabal kolegioak

Az, 06/26/2019 - 14:32

Itsas aktibitateei loturiko eguna proposatzen dute eta Zokoako Kirol portuan igande hontan goizeko 10etatik aurrera, haur zein helduentzat, Optimista, Katamarana, Paddle.a edo Buia tiratua, proposamen ezberdinak izanen dira. EVI Nautikarekin antolatutako egunaz mintzatu da Maia Muruaga Piarres Larzabal Kolegioko lehendakariarekin, Iurgi Arrizabalagarekin.

Berako erraldoiek jendea erakarri nahi dute taldera eta, UEMAk antolaturiko "Pauso eta salto" udaleku ibiltarien barne, ortziralean Beran izanen dira hainbat gazte

Az, 06/26/2019 - 14:02

UEMAk antolaturiko "Pauso eta salto" udaleku ibiltarien barne, ortziralean Beran izanen ditugu 56 gazte eta asteburu pasa Arantzara joanen dira gero.

Berako erraldoiek, jendea taldera erakartzeko asmoz, ate irekien jardunaldia antolatu dute larunbata hontako ere.Joan den larunbatean antolatu zuten egun bat eta hontan bertzea.

LGTB harrotasunaren eguna gogoan Irunen eta Hondarribian

Ar, 06/25/2019 - 22:04

Fenomena Kultur Elkarteak Hondarribiko LGTBI Eguna antolatu du bigarrenez, aitortza egiteko eta hausnarketarako jardunaldia izatea nahi dute. LGTBI Eguna ospatuko dute bihar Hondarribiko Arma Plazan, Harrotasunaren Egunaren nazioarteko deialdiarekin bat eginez. Lehen aldia da Hondarribia egiten dena, eta Fenomena Kultur Elkartearen eskutik iritsi da albiste ona.

Ernesto Villar Fenomenako kideak argitu duenez, “keinu bat” izan nahi du biharkoak: “Gauza txiki bat izango da, asmo handirik gabea, baina inportantea. Herri mailako keinu bat izatea nahi dugu, gizartea kontra izan duten kolektibo eta pertsonei babesa adierazteko”. Era berean, hausnarketarako eguna izatea nahiko luke Fenomenak, “etxean, kalean, gaiaz hitz egin eta hausnartu dezagun”.

Irunen, aldiz, LGTB harrotasunaren eguna dela eta, aurten Irunen gay eta lesbiana aktibista batzuk, Su Txikiak talde feministaren laguntzarekin oroimen ekitaldi bat antolatu dute, ekainaren 28rako. Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan burutuko dute Udal Euskaltegiko lorategi ondoan. Aurten urteurren borobil dexente ospatzen dituztela iragarri dute, askatasun sexualarekin lotura zuzena dituztenak: Stonwelleko erreboltaren 50. urteurrena edo Francis travestiaren hilketaren 40. urteurrena. Baita ere, 1939 ez geroztik Nazien kontzentrazioa eremuen ugalketarena, non milaka pertsona erahil zituzten bere orientazio sexualangatik, horietako asko eta asko "sendatzeko" froga basatiak jaso zutelarik. Hau dena hizpide hartuta burutuko dute oroimen ekitaldia.

"Jule" obra taularatuko dute San Juanen bihar asteazkenez

Ar, 06/25/2019 - 21:55

Antzerkiak ere bere txokoa izango du jaietan, San Juan plazan. Euskaraz gainera. HotzMuga Teatroa konpainiak "Jule" obra taularatuko du San Juanen, bihar 20:00retan. Maia Muruaga lankideak bildu dizkigu xehetasunak. 

Bidasoa Bizirik agentziako Turismo departamenduak eta Hondarribiko Udalak udako aisialdi eta ur-kirol eskaintzaren berri emateko esku-orri bat plazaratu berri du

Ar, 06/25/2019 - 21:48

Udako bisitarien artean arrakasta handia duten jarduerak izanik ere, bidasotarrek ere gozatu eta eskualdea beste molde batez ezagutzeko aukera eskaintzen duen aisialdi eskaintza da. Hondarribiko Udaleko Turismo ordezkaria, Maria Serranok esplikatu digunez, azken urteetan halako itsas edo ur-kirolen jarduerak eskaintzen dituzten elkarte eta enpresen loraldi bat eman dela Hondarribian. Izan ere, 14 dira gaur egun sektorea osatzen dutenak. Eskaintza zabala da, esan bezala. Badira klasikoak, surfa egiteko aukera ematen duten Surf Teknika Eskola, Central Surf edo HS2 Surf Center, stand-up paddle ere eskaintzen duena Hondarribiko hondartzan. Hondarribia Arraun Elkartea arraunketan, Navegavela itsas-belauntzi handietan ateraldiak egiteko aukera ematen duena, edota Hondarribiko Nautikoa edo Itsaskari Baitak eskaini ohi dituenak. Baina ohiko jarduerekin batera, eskaintza berriak ere sortu dituzte eragileak sektorea osatzera datoz. Hondartza parean egiten diren banana boat bezalako jarduerak eskaintzen dituen Water Joy Hondarribia, PescaHondarribia.com, arrantza ateraldiak eta atunen markaje kirol-arrantza proposatzen dituena dira, sortu berri diren eskaintzen artean. Aurtengo nobedadeetako bat aldiz, Hondarribiko hondartzan ikusmina sortu duen egurrezko etxolan topatuko duzute. Kayak-ean eskaintza anitza eskaintzen duen Kayak Basque Country izenekoa. 

 

Jon Abril Eluyar-eko zuzendari eta Izaki Gardenak taldearen kontzertua

Ar, 06/25/2019 - 10:42

Jon Abril beratarra Eluyar elkarteko zuzendari izendatu dute eta, etzi, "kultur 2019" programaren barne, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskeiniko du Berako plazan

Hondarribiko historia eta ondareak gaztetxoenganatzeko helburua duten unitate didaktikoaren bigarren atala aurkeztu dute gaur

Al, 06/24/2019 - 15:28

Arma Plaza Fundazioaren eskutik, hainbat aditu eta profesional ari dira, Hondarribiko Lehen Hezkuntzako ikasleei, oinarri zientifikoa duen, baina haien adinari egokitutako material didaktikoa eskaini nahian. 

Joan den urtean osatu zuten aurreneko unitatea, Lehen Hezkuntzako lehen mailakoentzat. Eta oraingo honetan, bigarren mailakoei zuzendutakoa, “Itsasoa Gara” izeneko liburuxka aurkeztu dute. Lantalde iraunkorraren helburua da, Lehen Hezkuntzako Historian eta bereziki, Hondarribiko historiaz jakitun den Oihana Lekuona, Eñaut Aiartzagoena ilustratzailea, pedagogian aditua Lore Erriondo bera. Miren Ayerbe arkeologoa eta Lurdes Orodiozola historialariaren laguntza jaso dute iradokizunak egiteko. 

Irungo gizarte ongizate arloak, uda hontan adineko pertsoei zuzendutako aktibitateak antolatu ditu.

Al, 06/24/2019 - 15:03

“Udan Gogoz” programaren bitartez, Lekaenea, San Miguel, Belaskoenea, Anaka, behobia eta palmera monteron zabalduak diren guneetan ekitza ezberdinak antolatu dituzte.  Udan Gogoz programaren xehetasunak bildu ditugu, Maria Eugenia Muñoz, Irungo gizarte ongizate arloko teknikariaren eskutik.

Kemen dantza taldeak, jaietako urteroko hitzorduei eitsi die

Or, 06/21/2019 - 18:35

Irungo san pedro eta San Martzial besten irekitzean, San Juan bezperan, san juan suaren inguruan dantzatuko dute. Hitzordu honi buruz eta beste batzuen inguruan galdegin diogu, Ander Amantegi, KEMEN dantza taldeko kideari

Orriak