M15M Bidasoa.- Sindikatuen Konfederazio Europearrak datorren Azaroak 14ko Greba orokor internazionalera deiaidia egin du, Europako instituzioetatik inposatutako erreforma gogor eta gizarte eskubideen murrizketen erantzun moduan. Helburua hau da: Herritik erabat hurrun dauden erabaki politiko eta finantzieroek bultzatu eta areagotutako zorra ordaintzeko gizarteak jasaten ari duen sarraskiaren aurrean protestatzea. Zorra ikuskatzea eskatzen dugu eta gutxi batzuk herritarren isilpean sortutako zorra ez-legitimoaren erantzule ez egitea ez gaur egungo ezta etorkizuneko belaunaldiak ere. Azaroak 14an egingo den ekintza eta elkartasun egunaren zehar, espaniar estatuko puntu ezberdinetan eta Grezia, Portugal, Malta, Zipre eta Italian manifestaldiak, lan-etenaldiak eta elkarretaratzeak egongo dira.
M15M Bidasoan parte hartzen dugunok, guztionak diren, lan-eskubideak, eskubide politiko eta zibilak, Azaroak 14ko Greba orokorra barne, defendatzen dituzten mobilizazio eta ekimenak babesten ditugu. Mobilizazioak ahalik eta irekienak izatea defendatzen dugu, instituzio europearretatik gizartearen osotasunean inposatzen ari diren egoeraren aurrean erantzun bateratu bat emateko. Grebak deialdia egiten dutenen alde egiteko ez direla gogoratzeko aprobetxatzen dugu, bertan salatzen diren neurrien aurka baizik: eskubide zibilek jasaten dituzten mehatxuak, lan egoera makala, finantza merkatuen jazarpena, behartsu eta aberatsen arteko gero eta handiagoa den desberdintasuna, banketxeek eragiten duten eraso ekonomiko eta soziala, bankuen erreskatatzea (herri-zortzat hartzen dena), lan erreforma latza, kapital-ihesa eta zerga-iruzurra eta nola ez, etortzekoak diren murrizketa guztiak, krisia gaizki deitzen zaion, garai aldaketa hau, are gehiago bermatzen dutenak. Horregatik greba hau, Herriaren eta Herriarentzako greba bat bezala ulertzen dugu: Kaleratutako pertsonena, langabezian daudenena, zaintza lanak mantentzen dituzten emakumeena, ikasleena, gazteena, langileriarena, pentsiodunena, langile publikoena, etab. Gaur egungo egoeraren gainean hausnarketarako deia ere egin nahi dugu, 2007ra arte ustez gozatu dugun "ongizate-estatua" deiturikoa berreskuratzea ez da nahikoa, denon artean eredu berri, jasangarri, sozial eta arduratsuago bat eraikitzeko garaia da!! Arazo global baten aurrean, erantzun globala!!!
M15M Bidasoatik modu kritiko batean greban parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, non Euskal Herrian ere arrazoi nahiko eta sobera dauden, mobilizazioak egokitzeko eta pausu bat haratago joateko, kontsumo sektorera greba zabaltzeko, parte hartzeko, hausnarketa egiteko eta 14tik haratagoko giza sarearen sendotze lanetan aritzeko. Halaber, greba egiteko eskubidea exijitzen dugu, enpresariengandik jasotako edonolako errepresioa baztertzen dugularik, eta era berean, pertsonak modu aske batean greba egin edo ez erabakitzeko, informazio erreala (hedabideetan maiz manipulaturik edo zentsuraturik dagoena) nahitaezko osagaia izanik, pentsamentu eta erabaki askeak hartzeko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2131 irakurketak
- Castellano