Bidasoako Stop Kaleratzearen.- Egun gutxi pasa direlarik prozedura hipotekarikoak gelditzen zituela lau haizetara zabaldu zuenetik, Kutxabankek ez du inongo erreparurik izan usurpatzeagatik Juan Carlosen kontran doan prozedura judizialarekin jarraitzeko auzipen kriminalaren 486. artikuluaren bidez.
Hipoteka-prozedura guztien etetea zalapartaka aldarrikatu eta egun gutxitara, KUTXABANKek ez du, Juan Carlos usurpatzailetzat hartuz, haren aurkako prozedurarekin jarraitzeko eragozpenik izan, epaiketa kriminalaren legeko 486. artikuluaren arabera.
Hau da, KUTXABANKek Juan Carlos gaizkiletzat du, baina BERAIEK dira traturik egin nahi ez dutenak eta neurri mafioso eta iruzurrezkoak hartu dituztenak etxea bereganatu, hustu eta harekin espekulazioan aritzeko.
Zitazio judizial honen zergati bakarra KUTXABANK etxebizitza baten jabe moduan berrestea da, zeinen ez komunitate gastuak, ez udal OHZ (Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga), ezta argi zein ur gastua ere beregain hartu nahi ez dituen, hauek Juan Carlosen gain dirautelarik, bere kaleratzearen konponbidea iristen den bitartean, KUTXABANK edota AIKSAk gure hirian bereganatu dituen beste 30 etxebizitza baino gehiagotan egiten ari den bezala.
Behin eta berriz egiaztatu dugun moduan, Juan Carlos ez da inoiz KUTXABANKi bere hipoteka ordaintzearen aurka egon, eta bere egoera ekonomikoak ahalbidetu duen bitartean garaiz ordaindu du.
Are gehiago, berriz ere lana izan duenean, eta gure plataformaren aholkuz, KUTXABANKi era askotariko trukaketa formulak eskaini dizkio, hala nola, bere egoera ekonomikora egokitzen den alokairu soziala. Eta, kontuen bahikuntza, bere urritasun egoeran gehiago sakontzea, salaketa eta bera lanean zegoela eta etxean egongo ez zela jakinik, etxeko sarraila aldatzea izan dira jasotako erantzunak.
KUTXAK BERE BENETAKO AURPEGIA ERAKUSTEN DIGU, haiek dira gaizkileak eta EZ Juan Carlos. HAU DA EUSKAL AURREZKI-KUTXEN BANAKARIZAZIOAREN EMAITZA: KALERATZEEN EXEKUTATZAILE IZATEA.
Gelditzen zaigun alternatiba bakarra salaketa da, eta Juan Carlos eta beren egoera ekonomiko edota sozialaren arduradun ez direnek sufritzen duten miseria eta babesik eza kondenatzen duten pertsonekiko elkartasuna.
KUTXABANK eta usura, bortxa eta beldurraren bidez etekina bakarrik bilatzen duen botere finantziero guztia salatzen ditugu; inongo ardura edo humanitate seinalerik erakusten ez dutelarik. Egoera dramatiko honen konplize eta arduradun den botere politikoa salatzen dugu, legeak botere finantzieroen eta bere aginduaren alde egiten dituelako.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1876 irakurketak
- Castellano