Orain gu guztiok, eredu ekonomiko honen ondorioak pairatzen ari gara: milaka familiak, mailegua ordaintzeko ahalmena galdu dutenez beraien etxebizitzetatik kaleratuak diren bitartean, entitate finantzarioek ezbehar honi etekina ateratzen jarraitu nahi dute.
Herritarrok, banketxeen jarrera hau onartzen duen legearen aldaketa eskatzen dugu, gure aldarrikapena kalean ozen entzuten delarik. 700.000 lagun baino gehiago agertu dira, beraien sinadurek horrela adierazten baitute, HEL (Herri Ekimen Legegilea)-ren alde, legearen benetako aldaketa bat eskatuz.
Bide honetan, herritar guztiei deialdi bat luzatu nahi diegu, entitate finantzarioei nahikoa da esan eta beraien jarreraz benetan nazkaturik gaudela adierazi, gu eta gure aurrezkiak gabe ez direlako ezer. Honegatik, hurbiltzen ari diren gabon hauetan biztanleriari eskatu nahi diogu, erosketak saltoki txikietan egin ditzatela eta kreditu txartelak erabili ordez erositakoa esku-dirutan ordaintzea. Honela, entitate finantzarioek ez dute ordaintze-zerbitzu hau eskaintzeagatik merkatari eta saltzaileei kobratzen dieten komisiorik jasoko. Keinu txiki hau, milaka pertsonek egin ezkero, entitate finantzarioei herritarrok dugun indarra erakutsiko diegu, eta exekuzio hipotekario mailegu betearazpen bat pairatzen duten familiekiko duten jarrera aldatzeko mezu zuzen bat bidaliko diegu.
Gabon hauetan, saltoki txikietan erosi!!
Gabon hauetan, ez erabili zure kreditu txartela, esku-diruan ordaindu!!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1837 irakurketak
- Castellano