A25 Emakumeen Aurkako Bortizkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

cartel

 

Esker Anitza TAS-AK antolatutako martxari batzen zaio eta parte hartzera deitzen du

 

 Ezker Anitza-Izquierda Unidaren Bidasoaldeko Asanbladak bat egiten du azaroaren 25ean, emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Txingudi Anti Sexista (TAS) osatzen duten 17 elkarteek deitu duten Irun eta Hondarribiaren arteko martxarekin.

Bidasoaldeko erakunde sozial, sindikal eta profesional guztiei martxarekin bat egitera dei egiten diegu. Kalera atera behar dugu bortizkeri matxistari aurre egin dioten Bidasoaldeko 244 emakumeengatik eta bortizkeri hau isilpean bizi duten emakume guztiengatik. Ezin ditugu datu hauek ikusi eta ezer esan gabe geratu.

Honengatik guztiagatik Ezker Anitza-Izquierda Unidaren Bidasoaldeko Asanbladako gizon-emakumeok hurrengo azaroaren 25ean kalean izango gara bortizkeria jasaten duten emakumeen egoera salatzeko.

POSIBLEA ERAIKI!

REBÉLATE, JAIKI!

 

Etiquetas: