Irunen ere Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatu zen

Atzo arratsaldean Irungo San Juan plazan, "Konponbideari erasorik ez - utzi bakean Euskal Herria" lemapean, 150 lagun inguru bildu ziren kontzentrazio batean Herrira-ren aurkako polizia operazioa salatzeko. Bertaratutakoek "aurrera", "atxilotuak askatu" eta "errepresioa ez da bidea" irakur zitekeen kartelak eramaten zituzten.

Bukatzerakoan Irungo herritarrak, alderdi politikoak, sindikatuak, eragile sozialak,.. gonbidatu zituzten batzar ireki batera. Batzar irekia astazkenean, 19:30tan burutuko da San Juan plazan eta bertan, Irunen nola aurre egingo den eraso berri honi erabakiko da.

Era berean, ostiralean gehiengo sindikalak mobilizazioak antolatuko ditula berri eman zen. Eta larunbatean, Bilbon manifestazio nazionala antolatuta dagoela jakinarazi zen.

Argazki gehiago ikusteko....



Etiquetas: