Biziarteko zigorraren inguruko hitzaldia Irunen

Azken hilabetetan, Juanra Rojori eta Gabriel Zabalari (Irungo preso politikoak) 197/2006 doktrina aplikatu diete eta kondena betea izan arren beste 10 urte gehiago egin beharko dituzte barruan.

Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aipatutako doktrina atzera bota zuen ilegala zela esanez, baina estatu espainolak helegitea aurkeztu du eta hilaren 20an errekurtsoa aztertuko da.

197/2006 doktrina zer den eta martxoaren 20tik aurrera zer gertatuko den azaltzeko Irungo herri bilguneak hitzaldi bat antolatu du. Bertan, Ainhoa Bagliettok (euskal preso politikoen abokatua) eta Fermando Arburuak (preso ohia eta Jaiki Hadi taldeko kidea) parte hartuko dute.

Hitzaldia martxoak 7, ostegunarekin, Irungo ospital zaharrean, 19:30tan izango da.

Etiquetas: