Alternatiba. DONOSTIA.- Alternativa. DONOSTIAn.- Alternatibako bozeramaile Diana Urreak, herenegun Irunen ospatutako Alarde egunaren balantzea egin du gaur. Deitoratu du udal gobernuak -“beste talde batzuen adostasunarekin”- eta hainbat komunikabideek “onartezina den egoera ontzat eman” dutela berriro, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea helburu duen gizartearentzat onartezina dena: “Normaltasuna esaten diote emakumeak diskriminatzeari, Irungo alkate eta EUDEL bezalako instituzio bateko lehendakariordeak berdintasun legea tranpa eginda urratzeari eta normala deritzote komunikabideek, pribatu zein guztion diruz ordaindutako publikoek ere bazterkeria jaso eta babesteari”.
Urreak gogorarazi duenez, Santano alkateak harrera egin dio berriz alarde baztertzaileari udaletxetik, Alarde publikoa eta parte-hartzailea agurtzea berriz ere ezeztatu zuen bitartean, nahiz eta Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak harekin eta foru gobernuko zein EHBilduko ordezkariekin batera balkoira ateratzeko gonbidapen zuzena egin zion, “berdintasunaren alde lan egiten duela” esan baitzien alkateak. Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak deitoratu zuen, halaber, arratsaldeko desfilean gertatutako liskarrak isildu egin direla, udaltzaingoa zein Ertzaintzaren esku-hartzea eragin zuten arren, “ohi bezala, Alarde publikoa babestu ordez, baztertzailearen aldekoek eginiko erasoen aurrean hauen alde egitera azaldu ziren”.
Hala eta guztiz ere, Alternatibatik txalotu dute irundarrek alarde publikoarekiko erakutsitako onarpenaren eta babesaren aurrerapauso argia, desfileak ikusten ari zirenen artean agerikoa izan zena. Alarde mistoa osatzen duten hamar konpainiak zoriondu dituzte ere, urtetik urtera parte-hartzaile kopuruan hazten direlako.
Bukatzeko, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak deitoratu zuen komunikabide askok jasotako eta igorritako irudia: “Estatuan irakurle gehien dituen egunkaria normaltasunez aritu da, arratsaldean gertatu ziren erasoak aipatu gabe; Gipuzkoan irakurle gehien dituenak berriz, bost aldiz tarte zabalagoa alarde diskriminatzaileari eman dio publikoari eta parekideari baino; EITBko hedabide publikoek, aldiz, estaldura zabala eman diote, herriko jaietan emakumeen parte-hartzeko eskubideei eraso egiten dion alardeari zilegitasuna emanda”.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1634 irakurketak
- Castellano