Irungo EH BILDU taldetik Euskararen Eguna oso balorazio positiboa egiten du

logoEH BILDU taldetik oso balorazio positiboa egiten dugu ekimen guzti hauen inguruan. Alde batetik, parte hartzea handia izan zelako,ehunka pertsonak parte hartu bai zuten bertan. Bestetik, ezaugarrietako bat aniztasuna izan zelako, hainbat eragile eta  talde izan zirelako bertan. Irundar guztiak zoriondu nahi ditugu honengatik.

Euskararen nazioarteko eguna zela eta Irungo Udalak adierazpen instituzionala argitaratu zuen atzokoan. Honen aurrean ere, gure balorazio positiboa da. 

Esan behar dugu Udal Gobernuak mahai gainean jarri zuen proposamenaren aurrean EH BILDUk ekarpen sorta aurkeztu zuela.  Gure ustez, “intentzio” hutsez osatuta zegoen testu bat “konpromiso” ezberdinekin osatzea ezinbestekoa zelako eta  talde ezberdinekin eztabaidatu eta adostea zelako modurik egokiena. Gure proposamenak jaso zuten babesa goraipatzekoa dela uste dugu eta eskertu egiten dugu talde ezberdinen jarrera positibo eta eraikitzailea.

Udal gobernuari

Hala ere, adierazpen instituzional honetan aipatzen diren intentzio, borondate eta konpromisoak norabide egokian jartzen bagaituzte ere, bada zer zuzendu. Udal Gobernu honek, gure ustetan, badu hitz horiek ekintzetan bihurtzeko aukera eta beharra. Paperetan bere intentzioak idazteko urratsa ematea positiboki baloratzen badugu ere, praktika eraikitzaile bati hasiera ematea ezinbestekoa dela deritzogu, bere sinesgarritasuna mantendu nahi badu bederen. Hitzak gauza bat dioten bitartean ekintzak beste zerbait ematen bai dute ulertzera. Gaur da eguna, oraindik, Udal Gobernu honen jarduera gaztelania hutsean dena, Idatzi guztiak, proposamen guztiak, komunikazio guztiak gaztelera hutsean izaten dira. Errealitate hau askotan , gure taldearentzat, baldintzatzailea izatera ere iritsi da   bozka ematerako orduan. Adibide gisa, 2014. urterako aurrekontuen proiektuaren proposamena gaztelania hutsean dator euskara arloa izan ezik.

PP alderdiaren adierazpenaren aurrean.

Ez gaitu harritu alderdi Popularrak Udalaren adierazpenarekin bat ez egin izanak. Izan ere, euskara “maitatzen” dutela esaten badute ere, euskararen aldeko konpromisoak ez bai dituzte maite.

Ez gaitu harritu ezta ere argitaratu duten adierazpenak, euskerarekiko beraien jarrera nolabait “justifikatzeko” beharra bai dute.

Erabili dituzten argudioen aurren badugu zer esatekorik hala ere. 

Ez gatoz hona inori ezer erakustera (horretarako “autoritaterik” ez dugulako eta gu ez gaudelako horretarako) baina inor euskararekin “hipokresia” ariketa bat egiten ari bada,  hori alderdi Popularra da. Euskara ez da museoko hizkuntza bat, euskara ez da soilik “maitatu” behar dugun hizkuntza bat, euskara bizirik behar dugun hizkuntza bat da. 

Horretarako, denon hizkuntza izatea eta denok erabiltzea bultzatu behar dugu. Euskararen normalizazioak denon helburua izan behar du. Eta hori ezin da ezagutza eta erabilera bultzatu gabe lortu. Konpromezu zehatzak hartu behar dira zentzu horretan.

Legeak ez omen dio  “herritarrekin eta enpresekin harremanak euskaraz bultzatu behar ditugunik”, ez omen da hori alderdi Popularraren gustukoa. Legeak gaztelera derrigorrezkoa eta euskara eskubide bat besterik ez dela dio, abiapuntu horretatik ezinezkoa da euskara gaztelaniaren baldintza berdintasunean jarri eta ondorioz, nola lor daiteke honela euskararen normalizazioa? Honela bi hizkuntza eskaini bai, baina bat bestearen azpian.

Hori da alderdi Popularraren kontraesana eta “hipokresiaren” oinarria. “Maitatzen”duela esan bai baina euskararen normalizazioa eta etorkizuna baldintzatuko duen “legalitatearen” defendatzaile sutsua da PP. Benetan nahi eta  pentsatzen duena ezin esan eta hitz politak erabiltzen ditu politika ankerrak estaltzeko. Zeren, norbaitek uste al  du PP-k euskararen gaiarekin konpromisorik hartzeko gai ez denik? Hala bada, oker dago. Konpromisoak hartzen ditu bai, LOMCE legeari so egitea besterik ez dago, Hizkuntzak 3 mailatan sailkatuz…gaztelania lehen mailan, ingelesa bigarrenean eta euskara hirugarrenean “besteak” izena duen sailkapenean.  Horra hor bere benetako adierazpena.

Etiquetas: