Kaleratzeak Stop Gipuzkoa. Kutxa Kultur Festibala eta estropadak igandean

logo

Kurtso berria, gure inguruko herri eta hirietako kaltetuek bizi duten egoera gordina kalean salatuz, hasi nahi dugu. Uda garaian dena geldirik dagoela ematen badu ere, gero eta jende gehiago dator batzarretara, beraien kasua azaldu eta etxe kaleratzeen aurkako borrokari ekiteko prest.

Arrazoi honengatik aste honetan burutuko ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu, eta ekintza hauetan sutsuki parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Irailak 6, ostirala, 16:30tik 21:30ra Igeldoko funikularraren atarian: karpa bat jarriko dugu bertan. Kutxabankek burutzen dituen etxe kaleratzeak salatuko ditugu, Igeldoko parkean ospatzen den Kutxa Kultur Festibala bezalako ekitaldiak babesten dituen bitartean beraien aurpegia zuritzeko asmoz.

Irailak 7, larunbata, 16:30tik 21:30ra Igeldoko funikularraren atarian: karpa bat jarriko dugu bertan. Kutxabankek burutzen dituen etxe kaleratzeak salatuko ditugu, Igeldoko parkean ospatzen den Kutxa Kultur Festibala bezalako ekitaldiak babesten dituen bitartean beraien aurpegia zuritzeko asmoz.

Irailak 8, igandea, 10:00tik 14:00ra Donostiako Bulebarrean: igande honetan ospatuko diren estropadak direla eta, etxe kaleratzeen inguruan mahai informatibo bat jarriko dugu.

Etiquetas: