Atzo Irunen, hamarnaka lagunek Herrira-ren aurkako polizia operazioan atxilotuei eta euskal preso politikoei beraien elkartasuna adierazi zieten.
Eguerdian 2 elkarretatze egin ziren. Bata udaletxearen aurrean, eta bertan 73 lagun bildu ziren. Bestea, nola ez, CAF enpresaren atarian. Bere langileek, beste behin ere, konponbidearen alde eten zuten lana.
Iluntzean, "Konponbideari erasorik ez!- Utzi bakean Euskal Herria!" lemapean Irungo erdigunetik manifestazioa burutu zen. Herrira-ren logo atzetik, 132 lagunek errepresioa ez dela bidea ozen eta argi esan zuten.
Azken orduan, 2 autobus zeuden beteak gaur Bilbon burutuko den manifestazio nazionalera joateko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 2077 irakurketak
- Castellano